GARA > Idatzia > Kultura

Lentearen beste aldeko mundua ikusgai, Bilbo Argazki ekimenean

Erakusketa, hitzaldi eta tailerren bidez, Bilbo Argazki jardunaldiek mundua beste modu batera ikusten irakatsiko digute, azaroan zehar. Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak bultzatuta, hirugarrenez antolatu dute Bilbon argazkia ardatz duen ekimena.

p039_f03_97x128.jpg

A. BILBAO | BILBO

Getxophoto bukatu eta Bilbo Argazki hasi, argazkilarien mundua ikusgai izango da berriro azaroan, honakoan Bizkaiko hiriburuan, zazpi erakusketa, hiru hitzaldi eta pare bat tailerren bitartez.

Jardunaldiak berez azaroan izango diren arren, dagoeneko bada erakusketaren bat edo beste zabalik. Barreinkua udaltegian esaterako, Argizaiola lehiaketan saritutakoen argazkiak daude ikusgai -Euskal Herriko argazki saririk aspaldikoena-, datorren ostiralera arte. Rafael Herrero argazkilariaren saritutako lanak ez ezik, Javier Pedro Fernandez, Jose Agustin Gurrutxaga, Emilio Muñoz eta besteren argazkiak ere bildu dituzte bertan.

Argizaiola sariez gain, Sergio Alvarezen «Mensajes desde el muro» erakusketa ere aspaldi jarri zuten Bilboko Fnac saltokian, eta azaroaren 8ra arte han izango da. Berlin, Irlanda iparraldean eta Palestinako harresian egindako marrazki eta aldarrikapenak erakusten ditu argazkilariak.

Aipatu bi erakusketak kenduta, Bilbo Argazki ekimenak jasoko dituen beste bostak azaroan izango dira. Azaroaren 2an, «Culturas» izeneko erakusketa irekiko da Indautxu Hoteleko erakusketa gelan, 19.00etan, Miguel Parreño autorea bertan dela. Aurten Estatu espainoleko argazkilarien saria jaso duen katalan honek India, Tibet, Nepal, Marruecos, Mali eta Tanzanian egindako argazkiak agertuko ditu Bilbon. Biharamunean, Los Mundos espazioan, Wentong Wang txinatarraren «Go into nature» (naturara jo) erakusketa irekiko da, azken hamarkadan Sichuan eskualdean egindako argazkiz osatua.

Erakusketekin jarraituta, Isabel Diezek (Bilbo, 1966) «Mareen ahoaren ertzean» argazki sorta jarriko du ikusgai, azaroaren 6tik aurrera, EHUk Zazpi Kaleetan duen erakustaretoan. Diezek naturaren argazkiak baino ez ditu egiten, eta kasu honetan, itsasertzean jaso dituenak erakutsiko dizkigu. Iaz Argizaiola saria jaso eta hitzaldi bat eman zuen Bilbo Argazki jardunaldietan, eta aurten Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak bere lanari eskainitako liburu bat plazaratuko du aurki, azaroaren 6an jendaurrean aurkeztuko dutena.

Iruña kafetegi ezagunak ere erakusketa jarriko du, azaroaren 10etik abenduaren 10era, honakoan Eibarko Argazkilaritza taldeak egindako lanekin. Aurten Estatu espainoleko taldeen saria jasoko du 1924tik -Indalecio Ojanguren lehendakari zela- argazkilaritza jorratu duen Club Deportivo taldeak. Bukatzeko, Castaños auzoko udaltegiak Gines Asensioren (1947, Murtzia) lana erakutsiko du, «Una mirada en blanco y negro» izenburuko erakusketan, azaroaren 16tik 30era bitartean. Gainera, Asensiok berak hitzaldi bat eskainiko du irekiera egunean, eta bertan bere lan egiteko modua azalduko du.

Argazkilaria, ari eta ari

Bilbo Argazki jardunaldietan, erakusketak ikusteaz gain, argazkiak egiteko aukera ere izango da baina. Batetik, «Kalitate Handiko Argazkiak» izeneko tailerra antolatu dute azaroaren 28 eta 29rako, Jose Maria Mellado izango dela irakasle (aurreko egunean hitzaldia eskainiko du, eta gai horri buruzko liburu berria aurkeztu).

Bukatzeko, umeek ere izango dute berentzako aukera egokirik, azaroaren 8an txangoa antolatu baitute, 8-13 urte bitarteko gaztetxoek argazkiak atera ditzaten. Egun horretan, argazkilari txikiei argazki kamera digital bana eman eta kalera aterako dira argazkiak egitera (15 euroko izen-ematearen ostean), eta lortutako irudiak webgunean aurkeztuko dituzte gero.

Izena eman edo informazio gehiago lortzeko, www.federacionfotovasca.org webgunera jo.

Baiona, con aire latino

Las originales imágenes del conocido fotógrafo argentino Marcos López dan un aire latino al mercado de Baiona, con una propuesta que se mantendrá hasta el próximo 15 de diciembre. Dentro del festival de teatro Translatines, que se está desarrollando estos días en varias localidades labortanas, los organizadores han decidido mostrar también este otro ámbito artístico de América Latina. Las enormes imágenes que decoran el edificio del mercado son visibles desde ambos lados del Errobi. El fotógrafo, de renombre internacional, aceptó inmediatamente la invitación de los Translatines, con la única condición de que su obra estuviese pudiera ser vista por todos y no encerrada en un único lugar. El artista ofrece una visión diferente de iconos religiosos o sociales, como puede ser «La última cena», de Leonardo da Vinci.Idoia ERASO

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo