GARA > Idatzia > Euskal Herria

Suprefetak ez du Anzari buruz ezer entzun nahi

Hogei bat hautetsi eta militante Baionako suprefetari Jon Anzaren desagertzeari buruzko argipenak eskatzen saiatu ziren atzo. Eric Morvanek, ordea, ez zituen hartu, bere esanetan «gai hori ezin duelako aipatu ere egin». Hautetsiek «onartezintzat» jo zuten Estatuko ordezkariaren jarrera.

p016_f01_97x84.jpg

Arantxa MANTEROLA

Hautetsi abertzale talde bat Baionako suprefetarekin Jon Anzaren desagertzeaz hitz egiten saiatu zen atzo, joan den astean hitzordua eskatu ostean.

Eric Morvan suprefetak, ordea, muzin egin zion eskaerari eta funtzionario bat bidali zuen hautetsiei zuzendutako gutun batekin. Bertan dioenez, Anzaren afera «epaitegien esku» dagoenez, gai horretaz mintzatzea edo auziaz aipamenik egitea «ezinezkoa» zaio. Horrenbestez, «ez berak ez administrazioko beste edozein arduradunek ere, ez zaituzte hartuko».

Hautetsiek, herritarren ordezkari diren heinean, jarrera hori «mespretxagarria» dela salatu zuten. Filipe Aramendi Urruñako zinegotziak gaineratu zuenez, Morvanek adierazitakoa «ez da egia, ikerketa Polizia Judizialaren mende dagoelako eta ez epaile baten eskuetan». «Hortaz -nabarmendu zuen-, fiskaltza, hots, Estatua, da ikerketaren erantzulea».

Sei hilabete baino gehiago desagertuta daramatzan militanteari buruz beren kezka helarazi nahi zioten hautetsiek Estatuko ordezkariari.

Argipen eskaera

Berrogei zinegotzik, hiru auzapezek eta kontseilari nagusi batek sinatu dute atzo hautetsiek Morvani helarazi nahi izan zioten eskaera. Bertan, «desagertzearen zergatiak osoki argituta» izan daitezen eta «gerra zikinaren baitan kokatutako ekimen onartezinak geratzeko» exijitzen zuten.

Battit Amestoi Uztaritzeko zinegotziak esan zuen bi ikerketa -bat Parisen eta bestea Baionan- irekita daudelarik, «sinesgaitza dela horrenbeste bitarteko dituen Poliziak inolako zantzurik edo elementu zehatzik aurkitu ez izana ez Anzari buruz, ezta Donapaleun abenduan bahitua izan zen Juan Mari Mujikaren kasuari buruz ere».

GARAk argitaratutako berriaren ostean, agintari frantsesek axola gehiago ez azaltzea «onartezintzat» jota, susmatzen duten bezala noizbait «gorputza edo elementu zehatzik» azalduko balitz, Gobernu frantsesaren «konplizitatearen» adierazletzat hartuko luketela esan zuten.

TXORIBARROTE

Tres miembros de la comparsa bilbaina Txori Barrote tendrán que comparecer hoy en la Audiencia Nacional española acusados de haber colocado rostros de varios presos políticos vascos.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo