GARA > Idatzia > Mundua

Okupazio sionistak palestinarrak egarriz itotzen dituela salatu du AIk

Palestinarrak egarriak itotzen ari dira israeldarrek behar dutena baino askoz ur gehiago erabiltzen duten bitartean, Amnesty International taldeak atzo plazaratu zuen txosten batek salatu duenez. Egoera izugarri larria da: Gazan uraren %95 kutsatuta dago eta Zisjordaniako landa eremuetako herrixketan larrialdi egoeretarako beharrezko gutxieneko ura baino ez dute. Bitartean, legez kanpoko kolonoek igerilekuak eta ur piloa erabiltzen duten lorategi eta laboreak dituzte.

p019_f01_199x116.jpg

GARA

Israelek ura kentzen die palestinarrei bai Zisjordanian bai Gazan, legearen kontra lurralde horietan bizi diren kolono sionistek behar dutena baino ur askoz gehiago erabiltzen duten bitartean, Amnesty International taldeak atzo aurkeztu zuen txosten batean salatu duenez.

Mendiko iturburuetatik sortzen den uraren %80 erabiltzen du Israelek, palestinarrentzat soilik %20a utziz. Mendiko iturburuak dira, hain zuzen ere, palestinarrek ura eskuratzeko duten bide bakarra. Israelek, izan ere, Jordan ibaiko ur guztia bereganatzen du, palestinarrei ukatuz. Gazak pairatzen duen blokeoak, gainera, bertako biztanleen egoera are eta gehiago larriagotu du.

Kontuan izan behar da palestinar bakoitzak, bataz beste, 70 litro ur erabiltzen dituela egunero, eta israeldar bakoitzak, bien bitartean, 300 litro. Nekazal eremuetako zenbait herrixkatan, palestinarrak eguneko 20 litro baino ez dituzte eskura; larrialdi egoeretan etxe batek behar duen kopuru minimoa da hori. Palestinako nekazal herrixketan bizi diren 200.000 pertsona inguruk ez dute urik etxean eta Israelgo Armadak, gainera, euri ura biltzen ere ez die uzten.

Palestinarrak egoera horretan dauden bitartean, Zisjordanian nazioarteko legedia urratuz bizi diren kolono sionistek ur ugari behar duten laboreak, lorategi handiak eta igerilekuak dituzte. Hala, Zisjordaniako 450.00 kolonoek 2.300.000 palestinarrek baino ur gehiago erabiltzen dute.

Gazari dagokionez, bertan erabiltzen den uraren %90 eta %95 artean kostaldeko akuiferoetatik hartzen dute; ur hori, gainera, kutsatuta dago eta ez da gizakiek edateko modukoa. Halere, Israelek ez die uzten palestinarrei Zisjordaniako iturburuetatik Gazara ura eramaten.

Hori guztia gutxi balitz, Israelek Gazan ezarritako blokeoak egoera are eta gehiago okertu du, azpiegiturak mantentzeko beharrezko materialak ez baitira zerrendara heltzen. Horrenbestez, gazatarrek ur hornidura eta saneamendu «krisi larria» bizi dutela salatu du IAk.

Etxeetara ura iristen ez denez, palestinar askok kaleko saltzaileei erosi behar diete ura ezinbestean. Gainera, ur horrek, askoz garestiagoa izateaz gain, ez ditu oinarrizko kalitatezko baldintzak betetzen: ur txarra eta garestia ordaindu behar dute.

Okupazio sionista baliatuta, Israelek lur eremu handiak kendu dizkie palestinarrei. Horrez gain, lur horietako putzuak ere bereganatu ditu, palestinarrak ura lortzeko aukerarik gabe utziz.

Armada israeldarraren kontrolak ere salatu ditu AIk, ura eramaten duten kamioiak itzulinguru ugari egitera behartzen baititu kontrolak ekiditeko eta, ondorioz, ura garestitu egiten baita.

Nekazal eremuetako herrixketan, palestinarrak behar duten ura lortzen saiatzen dira, baina Israelek euria biltzeko tankeak ere apurtzen dizkie. Inguruko kolonietan, berriz, lorategiak eguerdian ere, ur gehien galtzen den unean, ureztatzen dituzte. Egoera ikusita, palestinarrei ura ukatzen dieten politikekin amaitzeko eskatu dio Amnesty International erakundeak Israeli.

Órdago a la chica de Abbas ante Obama sobre las elecciones

El presidente de la Autoridad Palestina, Mahmud Abbas, advirtió al presidente de EEUU, Barack Obama, de que podría renunciar a la reelección si Israel no pone fin a su política de colonización, según informaron ayer fuentes oficiales palestinas.

«Abu Mazen [alias de Abbas] le dijo a Obama que podría no ser candidato a las elecciones presidenciales de enero a menos que Israel acate los requerimientos para alcanzar la paz», declaró a la agencia Reuters un responsable palestino bajo condición de anonimato.

No obstante, otras fuentes oficiales palestinas pusieron en duda que Abbas fuera a cumplir su amenaza y señalaron que el objetivo de los comentarios hechos durante su conversación telefónica con Obama era mostrar su malestar por la débil presión que EEUU ejerce sobre Israel para que deje de ampliar las colonias.

La convocatoria unilateral de elecciones por parte de Abbas ha provocado el malestar del resto de formaciones palestinas, que consideran que esta decisión va radicalmente en contra de las conversaciones para conseguir la unidad palestina que estaban en marcha.

Así, Hamas y otras formaciones islamistas denunciaron esta convocatoria a las pocas horas de producirse.

Desde el ámbito de la izquierda, el dirigente del FPLP Jamil Mizher declaró a Al-Quds TV que esta convocatoria va en contra de la unidad palestina y que esta formación mostró su malestar en la reunión del Comité Central de la OLP que se celebró en Ramallah el sábado. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo