MUSIKA
Gosek bere hirugarren diskoa, «Gorria», Japonian ere aurkeztuko du
Gose taldeak Japoniaraino bidaiatuko du bere hirugarren lanarekin. Benetan proposamen indartsu eta alaia dela azaldu dute taldekideek. Trikiti eta musika elektronikoaren nahasketari esker, mota askotako jendea harrapatzen duela adierazi dute, eta hori dela-eta, Japoniako publikoa ere dibertitzeko gai izango direla. Horrez gain, Katalunian eta Galizian ere dagoeneko finkatu dituzte hainbat hitzordu.