GARA > Idatzia > Euskal Herria

Zestoan ospatuko dira Gazte Mugimenduaren Topaketak azaroaren 27, 28 eta 29an

Euskal gazte mugimendua aberatsa izan arren, garaien aldaketek berau ere egoera berrietara egokitzea ekarri du. Hala, azken hilabeteotan eztabaidan aritu ostean, azaroaren amaieran topaketa nazionalak egingo dira.

p018_f02.jpg

GARA |

Gazte mugimendua indartzeko eta bertan partaide diren eremu anitzeko gazteak elkarlanean aritzea sustatzeko, eztabaida prozesu batean murgilduta izan dira iaztik hona euskal gazteak egoeraren azterketa adostu batetik aurrera gazte mugimendua suspertzeko tenorean. Orain, indar metaketa horren lehen geltokia iritsi dela eman zuten aditzera atzo Zestoan; izan ere, bertan ospatuko dira azaroaren 27, 28 eta 29an Euskal Herriko Gazte Mugimenduaren Topaketak. «Bertan, utopia berrien zirriborroa marraztuko dugu. Etorkizunaz, borrokaz, jarrera iraultzaile eta eraldatzailez beteko ditugu karrikak. Borroka ezberdinen tailer-fabrika muntatuko dugu, Euskal Herriko gaztetxe erraldoia bilakatuz Zestoa», azaldu zuten atzo.

Esan zutenez, hilaren amaieran egingo dituzten topaketon aurrelana izan dira azken hilabeteotan hainbat eremutako gazteek herriz herri, eskualdez eskualde eta herrialdez herrialde izan dituzten eztabaidak.

Lehen geltokia, Zestoan

Topaketak «geltoki» gisa ulertzen dituzte, «geltokiaren ostean, abiadura handirik gabeko trenean, apurka-apurka, bide berriak irekiko ditugunaren ziurtasuna baitugu».

Hala, gazteei topaketotan parte hartzeko deia egin zieten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo