GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Atletico Madrilen aurkako neurketa San Mamesen

Globoa berriz ere puntuekin puzten hasteko garaia da

Madrildarren entrenatzaile aldaketa eta Atleticoren aurka Bilbon jasotako porrotak kontra dituzte zuri-gorriek.

p040_f01.jpg

 

GARA | BILBO

Ez dira garai onenak Bilbo eta Madril aldean, baina gaur gauean norabidea zuzentzeko aukera paregabea dute bai Athleticek bai Atletico Madrilek San Mameseko futbol zelaian. Bi taldeak bolada txarrean murgilduta heldu dira norgehiagokara, talde bien norabidea ezberdina izan bada ere denboraldiko lehen partidetan.

Bizkaitarrek hasiera ederra eman zioten denboraldiari, lehenengo hiru jardunaldietan hiru garaipen lortu eta Ligako talderik indartsuenei aurre egin baitzieten. Baina oso goiz puztu zuten zuri-gorriek globoa. Gainera, aste honetan bertan Kopan Rayoren aurka jasotako porrotak alarmak piztu ditu.

Atletico Madrilen denboraldi hasiera, aldiz, hondamendi gisa definitu dute Estatu espainoleko hedabide askok. Orain arteko emaitzak, zuri-gorriek 1999/00 denboraldian Bigarren Mailara jaitsi zirenean lortutakoak baino txarragoak dira. Izan ere, jokoan izandako 24 puntuetatik zazpi besterik ez dituzte lortu.

Ligako emaitza txarrak eta madrildarrek Champions Leaguen emandako irudi penagarria dela-eta, Abel Resino entrenatzailea kargutik kendu eta Quique Sanchez Flores ipini du bere lekuan aste honetan bertan Enrique Cerezo Atleticoko presidenteak.

Aldaketa hori kontra edukiko du gaur Athleticek, bai behintzat «entrenatzaile berria, garaipena ziurra» dioen esaera betetzen bada. Egia da Sanchez Floresek asteartean egin zuela debuta -Marbellaren aurka 0-2 irabazi zuen Atleticok-, baina Kopan izan zen, ez Ligan.

Halaber, estatistikak Athleticen kontra daude. Izan ere, San Mamesera egindako azken hiru bisitetan garaipena lortu dute madrildarrek, Kun Aguero eta Forlanen erakustaldiekin, gainera. Uruguaiarrak hiru gol sartu zituen iaz San Mamesen, madrildarrak 1-4ko garaipenera gidatuz. Hortaz, aurrekariak eta Atleticoren aulkian izandako aldaketa kontuan hartuta, inoiz baino indartsuago atera beharko dira lehoiak zelaira lasaitasuna berreskuratzeko aukera emango lukeen garaipena lortzeko.

Joaquin Caparrosek ez zuen atzokoan deialdiaren berri eman. Izan ere, Iraola, Amorebieta eta Llorente bezalako jokalari garrantzitsuen errekuperazioa aztertu nahi du gaur.

Aldaketa bakarra hamaikakoan

Caparrosek taktika landu zuen atzo Athleticek egindako entrenamenduan. Aurreko jardunaldiarekin konparatuta, andaluziarrak aldaketa bakarra egingo du ziurrenik hamaikakoan, Orbaiz Gurpegiren ordez sartuz.

Quique Sanchez Floresek, berriz, San Mamesen 4-4-2 eskema klasikoa erabiliko duela dirudi. Ez du hamaikakoaren berri eman, baina baliteke goialdean Simao, Maxi, Aguero eta Forlan laukoteak hasieratik jokatzea.

Forlán, la gran pesadilla de los bilbainos

El uruguayo Diego Forlán, delantero del Atlético de Madrid, se reencontrará esta noche con el Athletic, rival de su equipo en San Mamés y el contrincante «favorito» del atacante en la Liga con diez goles -seis de ellos en La Catedral- desde su debut en esta competición en la temporada 2004/05.

Ningún equipo ha sufrido más el potencial ofensivo del ariete charrúa, Bota de Oro europea y máximo goleador de la Liga en dos campañas (2004/05 y 2008/09), que el club bilbaino, al que ha batido tanto con la camiseta del Villarreal como con la del Atlético de Madrid, con cinco dianas con cada uno de ellos frente al club bilbaino.

Una demostración fue su último duelo, en la penúltima jornada del pasado curso, cuando firmó tres goles en San Mamés (1-4) para impulsar a su equipo a las plazas de Champions con una exhibición del ganador de la Bota de Oro de esa temporada y un delantero temible en cada choque para el Athletic.

Vistas las estadísticas del charrúa, los jugadores rojiblancos deberán controlarlo muy de cerca esta noche.

GARA

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo