«Etxea» ostean, «Kalea» dator, Kepa Junkeraren trikitilariaren azken lana
GARA |
Kepa Junkera musikari bilbotarrak datorren azaroaren 24an kaleratuko du “Kalea” izenburupean disko berria, aurkezpena berriz azaroaren 19an Bilbon. Diskoa egiteko Ameriketara joan zen bertako hainbat abeslarirekin euskal abesti ederrenetako batzuk euskaraz grabatzera. “Kalea” 24 abestiko luxuzko edizio batean kaleratuko da: bi disko eta testu eta argazkiz beteriko liburuxka izango ditu barruan, abesti bakoitzaren aipamenak eta euskaraz zein gaztelaniaz idatzita egongo diren abestiak jasoko dira halaber. Iaz plazaratutako “Etxea” diskoaren jarraipena da “Kalea”, euskal abesti tradizionalen trilogia baten bigarren lana izanik honakoa. “Etxea” hamargarren postura iritsi zen salmenta zerrendetan eta 25.000 ale baino gehiago saldu zituen.