
Irudi berriarekin abiatu du ikasturtea UEUk
�Indartsu eta bizi� abitu du urtea Udako Euskal Unibertsitateak eta horren adierazle da aurkeztu duen irudi berria. Erakundeak komunitate unibertsitarioaren �polinizatzaile� gisa egiten duen lana irudikatu nahi du.
GARA |
UEUk Eibarren duen egoitzan egin zuen atzo ikasturte hasierako ekitaldia eta bide batez aurrerantzean erabiliko duen irudi berria aurkeztu zuen.
UEUko zuzendari Lore Erriondoren esanetan �indartsu eta bizi� dator ikasturtea, eta horren adierazletzat jo zuen hain zuzen ere irudi berria. �UEU elkarte biziduna da, etengabe aldatzen, moldatzen, ikasten doana. Eta bizidunen artean aukeratzen hasita, lore-hostoak zabalik dituen lorearekin identifikatzen gara�, adierazi zuen. Erriondoren esanetan, �polinizazioa edo lorautseztapena� da, hain zuzen ere, loreek eta UEUk partekatzen duten ezaugarri komuna: �Loreak bide hau erabiltzen du ugaltzeko, eta UEUk antzeko zerbait egiten du komunitate unibertsitarioan�. Oro har, urtean 200dik gora jarduera akademiko, unibertsitateko hamabi testu liburu eta IKTko hamaika proiektu bultzatzen dituztela ekarri zuen gogora, eta �2.000 ikasle, irakasle eta aditu� batzen dituztela.