Jose Luis Alvarez Enparanza «Txillardegi»
Luis Nuñez Astrain gogoan
Mila bederatziehun eta hirurogeita hamalau inguruan, eta Francoren amaiera gertu sumatzen zelarik, Patxi Altuna etorri zitzaidan Hendaiara. Bera gertu zegoen, diktadorearen heriotzaren ondoren, EUTGn eta Deustun Euskal Filologiari buruzko eskolak ni ematen hasteko; eta komeni zitzaidala zioen Parisen nik par correspondance Lizentzia ateratzea.
Eta halaxe egin nuen Sorbonan matrikulatuz.
Hots, bidaietako batean Sorbonako tesien multzoa arakatzeko aukera izan nuen .
Eta hantxe (hura sospresa!) Luis Nuñez donostiarraren lan bat topatu nuen: «Fonología consonántica de un idiolecto del euskera de Zuberoa», 1976an gaztelaniaz argitaratua.
Ezaguna nuen ordurako estatu sozialistetako ekonomiaz egindako: «Incentivos económicos en los países socialistas», 1977an argitaratua.
Horra hor hasieratik Nuñezen izari bikuna eta iraunkorra: Euskararen kezka, batetik; eta Sozialismoarena, bestetik.
Gaur egun bi liburu trinko dauzka irakurleak, biok laburtzapen bikain.
Euskal Herriaren kondaira politikoa bata: «La razón vasca» (Txalaparta, 1995).
Eta euskararen kondaira antzinatetik gaur arte: «El euskera arcaico» (Txalaparta, 2003).
Orain dela urte batzuk ikasle gisa matrikulatu baitzen Gasteizen. Hori dela-ta, maisuki azaldurik, Mitxelena, Gorrotxategi, Lakarra eta besteren azken iritziak bildu zituen lan horretan.
Luis joan zaigu ondikotz, 70 urte besterik ez zuelarik.
Baina hor dago utzi digun obra erraldoia.
Mila esker, Luis, bihotzez.