GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Lau eta Erdiko Txapelketa

Asperen lorpena, Martin Alustizaren ikuspegitik

Zarauzko hautaketa baliatuz, enpresako pilotarien garaipenak aztertzeko eskatu diogu intendenteari.

p043_f01_666x666.jpg

Asier AIESTARAN | ZARAUTZ

Aspeko kideak irribarretsu agertu ziren atzo Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, eta ez da gutxiagorako. Finalerdietako ligaxkan enpresako lau pilotari sartzea lortu dute, eta beraz, aurtengo Lau eta Erdiko txapela Eibar aldera joango dela gauza ziurra da. Hori ikusita, Martin Alustiza intendenteari eskatu genion final-laurdenetan gertatutakoa eta euren pilotarien nagusitasuna aztertzeko.

«Oso gorputzaldi onarekin gelditu gara. Lau pilotariak azkenean zureak bezala kontsideratzen dituzu. Zuk ez duzu jolasten baina nola-hala parte hartzen duzu. Materialarekin asmatzen saiatzen zara, egunero beraiekin zabiltza... Aurreko ostiralean, final-laurdenetako aurreneko partida hasi aurretik, sekulako zalantzak geneuzkan. Partida erdia pasata Titin galtzen ari zen eta pentsatzen hasten zara. `Gaur Titinek galtzen badik, bihar Aimar Olaizolaren kontra jokatu behar...' Baina azkenean dena ongi irten zen».

Alustiza, ordea, ez da atzo goizekoa pilota munduan eta ongi asko daki pozak azkar egiten duela salto auzora: «Gauza polita da, batez ere udako jaialdi eta torneoetan Asegarcek egurra eman digulako. Orain buelta etorri da. Kirolean edozer gerta daiteke, pilotariak ez dira makina batzuk eta egun txarrak ere izaten dituzte. Edozein modutan, hau ez da gauza normala».

Lau partidak, banan-banan

Finalerdietara sailkatu diren lau pilotarien lana ere banan-banan aztertu zigun Alustizak. «Titini buruz esateko gutxi dago. Urteak aurrera doaz, ez dago zalantzarik, baina azkenean bere kasta berezi horregatik, Titin kantxa gainean ikusteak suposatzen duenagatik irabazi zuen. Uste dut errespetu pixka bat sartu ziola Asier Olaizolari, aurkaria pixka bat kokildu egin zuela, eta horregatik atera zuela partida aurrera».

Onartu zuenez, Retegiren erakustaldia ezustekoa izan zen beraientzat ere. «Badakigu Julen Retegik lau eta erdian asko jokatzen duela, baina aurrean Aimar zeukala kontuan hartu behar da, egungo txapelduna eta neurri honetan bereziki ongi moldatzen den pilotaria. Irabazteko esperantza beti izaten duzu, nola ez, baina horrelako garaipen bat lortzea, horren ongi jokatuta, ez genuen espero, ezta gutxiago ere. Sekulako erakustaldia egin zuen eta hor ikusten da txapela janzteko ere kontuan hartu beharreko pilotaria dela».

«Oinatzek errespetu handia sartzen du, pilotari gogorra da eta berari irabaztea asko kostatzen da. Juanek aurreneko partida zuen ligaxka honetara sartu aurretik eta beti kosta egiten da aurreneko neurketa horretan bakoitzak bere mailarik onena ematea. Baina Juanek ere sekulako kasta dauka eta bere gogoarekin, bere abiadurarekin, lortu zuen partida irabaztea».

Azkenik, asteleheneko partida amaitzerik izan ez bazuten ere, Alustizak ez zion meriturik kendu nahi Gonzalezi: «Pena bat izaten da pilotari bat min hartuta kanpoan geratzea, baina hori gertatu arte Sebas oso momentu onean dagoela erakusten ari zen. Batez ere, tantoa bukatzerako orduan nabaritzen da gauzak oso garbi dituela. Norgehiagoka bertan behera gelditu zenean 17 eta 10 irabazten ari zen, diferentziak markatzen, eta uste dut Sebas ere ongi merezita sartu dela finalerdietako ligaxkan. Pilotari oso arriskutsua izango da».

Irujo faborito bai, baina...

Eta aurrera begira, Aspeko intendentearen pronostikoa ere ezagutu nahi genuen. Alustizak nahiago zuen gehiegi ez busti, baina ulertzen du jendeak Irujo faboritotzat jotzea. «Denen ahotan Irujo dago. Pilotari handia da, jokoaren alderdi guztietan moldatzen da ondo, baina kontuz ibili behar da beste hiru pilotariekin ere, batez ere, aurreko asteburuan zer gertatu den ikusita. Ni ez naiz ausartzen esatera zein izango den txapela irabazteko faborito nagusia. Juan hor dago, baina beste hirurek ere izango dute zer esana».

Juan Martínez de Irujo cumplió ayer 28 años

Martínez de Irujo cumplió ayer 28 años. «La verdad es que debuté con 21 años, ya tengo 28, y esto se me ha pasado volando. He venido a la elección y qué mejor que celebrar mi cumpleaños en el frontón. Si hoy hubiera tenido fiesta, habría sido mala señal», bromeó.

Los dos pelotaris se decantaron por lotes similares

La elección de material entre Irujo y Gonzalez discurrió sin mayores problemas en el Aritzbatalde de Zarautz. Los dos lotes son similares, si bien una de Irujo parece más viva, según Gonzalez. Las de Irujo pesaron 105,6 y 106,2 gramos en la báscula, y las del labortano 106,5 y 106,9.

Gonzalez no ha decidido quién será su botillero

Sebastien Gonzalez no ha decidido quién será su botillero este sábado. Hasta ahora lo había sido Jokin Etxaniz, pero al ser los dos pelotaris de la misma empresa, esa opción queda descartada. Tuvo que probar el material en solitario, mientras Irujo tuvo la ayuda de Patxi Eugi.

Pequeño entrenamiento con Mikel Idoate

Tras la elección, Irujo aprovechó la ocasión para hacer un entrenamiento con Mikel Idoate. El delantero de Irurtzun debutará próximamente con Aspe, sobre todo si se confirman las posibles bajas de Oskar Lasa, Miguel Capellán, Alberto del Rey, Iñaki Larralde y Enrike Galarza.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo