GARA > Idatzia > Euskal Herria

Joseba Agudoren atxiloketa salatu dute Gipuzkoako abokatuek

 

p013_f0180888.jpg

Janire ARRONDO

Sumarioak sekretupean gordetzeko ohituraren aurrean kezka agertu zuten atzo Eskubideak elkarteko abokatuek. Era berean, Agudoren espetxeratzea Barne Ministerioaren operazio «eroa» izan zela salatu zuten.

Joseba Agudo abokatuaren espetxeratzea ekarri zuen polizia operazio «eroa» salatu zuten atzo Eskubideak abokatu elkarteko kideek Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren Donostiako egoitzan. Abokatuek azaldutakoaren arabera, Barne Ministerio espainolak ahalmen judisdikzionalaren erabilera «zitala» eta komunikabide publiko espainolen «manipulazio interesatua» egin zuen. Izan ere, urriaren 28an, Agudo bera atxilotu baino lehenago, atxiloketa operazioaren berri ematen hasi ziren RTVEren agerkari digitalean. Edurne Iriondo elkarteko bozeramaileak argitu zuenez, «dena Agudoren lan profesionala zikindu eta kriminalizatzeko saiakera izan da».

Bestalde, Euskal Herriko preso eta iheslari politikoen defentsan Agudok abokatu gisa egindako «lan eskerga» azpimarratu nahi izan zuten atzokoan. Hainbat herrialdetako jurista, senatari eta intelektualek atxiloketaren harira egindako salaketek, gainera, abokatuak egindako lan profesionala bermatzen dute Eskubideak elkarteko kideen ustez.

Era berean, larritzat jo zuten sumarioak sekretupean mantentzeko ohitura, eta «Agudok bere burua defendatzeko duen eskubidea» murrizten duela salatu zuten.

Egoera ikusita, datorren astean abokatuen ordezkaritza bat Paueko epaitegira joango da Agudoren atxiloketaren aurrean desadostasuna adieraztera.

irRESPONSABILIDAD

Aunque en la práctica fuera la Ertzaintza quien impidiera celebrar el homenaje en el cementerio de Zarautz, Astudillo (PSE) afirmó que es una irresponsabilidad culpar al Departamento de Interior de lo ocurrido.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo