GARA > Idatzia > Euskal Herria

Pantaila akustiko gardenak errepideetatik kentzeko deia

GARA

Itsas Enara ornitologia elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Departamentuari eskatu dio errepide bazterretan zaratatik babesteko jarri ohi diren pantaila gardenak erretira ditzatela, eta halakorik ezartzeko baimenik ez diezaietela eman ez beste administrazioei, ez partikularrei.

Ibilgailuen zarataren eraginak murrizteko asmoz hasi ziren errepideetan pantailak ezartzen. Pantaila gardenak erabiliz, estetikoki hobeto ematen zuen. Ornitologia Elkarteak aditzera eman du, ordea, hegaztientzat «tranpa hilgarria» bilakatu direla, ikusi ez, eta horien kontra jo eta hil egiten baitira txoriak.

Era horretako pantailak Zumaiako saihesbidean eta A-8 autobidean, Arratzain inguruan, aurki daitezkeela salatu eta kentzeko eskaria egin du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo