Hasiera ona
Motibazioa ezin da soilik aurkariaren menpe egon
Azken urteotako denboraldi hasiera onena luzatzea espero dute gorritxoek, Almerian joko mailari eutsiz.
GARA | IRUÑEA
«Ying eta Yang» kontua izango da, beharbada, baina unerik txarrenetan ikuspegi positiboa nabarmendu daitekeen era berean, albisterik onenek ezkutuko arriskuak izan ditzakete. Askotan hitz egiten da honi buruz futbolean -«galtzen genuenean ez ginen hain txarrak eta irabazten dugunean ez gara hain onak» famatua-, eta topikoari ekin nahi dio Osasunak oraingoan ere, Bartzelonaren aurkako partidaren biharamun goxoak ezustekoren bat ekar ez dezan.
Liderraren aurrean eskuratutako puntuaren ondorengo jokalekua ondo kudeatzea da gakoa, beraz, gorritxoentzat. Sailkapenean eroso daudela eta datorren asteburuko aurkaria askoz apalagoa dela kontuan hartuta, batez ere. Bultzada ederra hartzeko egoera, logikari jarraituz; baina logikak ez du beti lekurik futbolean, eta halako egoeretan, lasaitasuna lasaikeria bilakatzen da maiz, ondoriozko estropezuekin.
Horregatik, larunbatean erakutsitako jarrerari Almerian segida ematearen garrantzia nabarmentzen dute nafarrek. «Bartzelonaren aurka -gogorarazi zuen Patxi Puñalek-, ez genuen kalitate arloan lehiatu, korrika asko egiten eta aurkaria estutzen baizik. Gauza bera egin behar dugu Almerian, bestela gauzak gaizki joango baitira». Kapitainaren esanetan, liderraren aurka egindakoarekin «pozik» egoteko moduan daude, baina horri bueltaka ibili beharrik ez dagoela gaineratu zuen.
Beraren ustez, gainera, garrantzitsuagoa da -analisiak egiteko denbora gutxi pasa den arren-, Osasuna denboraldi hasiera honetan lortzen ari dena, partida guztietan azken unera arte lehiatzen eta «sentsazio onak» eskaintzen ari baita taldea, bai etxean, bai kanpoan.
Joerari buelta
Baita puntuak lortzen ere, azken urteotako egoerarik onenean dagoelarik talde iruindarra.
Javier Aguirreren eskutik 2005-06 denboraldi ahaztezina laugarren postuan amaitu zuenetik, Osasunak ez du lortu Ligako lehen asteetan sailkapeneko alde lasaian egotea. Honakoak, halere, urte hartan gertatutakoarekin zerikusirik ez dauka, bederatzigarren jardunaldian lider baitziren gorritxoak, 18 punturekin, batez ere, Sadarreko ibilbideari esker: bertan jokatutako bost partidetan horrenbeste garaipen lortuta.
Istorio hori ez da errepikatu, ezta gutxiago ere, hurrengo urteetan. 2006-07 denboraldian 8 puntu besterik ez zituen Osasunak bederatzigarren jardunaldian; 9 hurrengoan eta lau iaz, Sadarren partida bakar bat bera ere irabazteko gai izan ez zela. Ondorengoa, ezaguna da. Une larriak bizi izan zituen taldeak urte osoan, azkenean mailan jarraitzea lortu zuen arren.
Aurten, eta Puñalek nabarmentzen duen bezala, sailkapena nahiko estu dago, izan ere, lehia hasi besterik ez da egin, eta, hortaz, aurreko urteetako joerari buelta emateko aukera du Osasunak, bai puntuak batuz (12 oraingoz), bai irudi ona emanez. Motibatzeko, beraz, badauka beste oinarri bat: azken urteotan faltan botatako lasaitasuna lehen baino lehen ziurtatzea.
Un gol de Jorge Galán desequilibró el amistoso que enfrentó ayer a Osasuna y Real Unión en Tajonar. Tanto José Antonio Camacho como Iñaki Alonso aprovecharon la cita para dar minutos a los jugadores que menos están participando en Liga.
Con especial relevancia en el caso de los rojillos, no en vano el equipo que actuó ayer será muy parecido al que dispute la próxima semana el choque de Copa frente al Xerez. Camacho alineó a Roberto; Azpilicueta, Sergio, Miguel Flaño, Oier; Masoud, Vadocz, Rúper, Calleja; Galán y Dady. También tuvieron su oportunidad, en la segunda parte, Roversio, Portillo, Dani Palacios, Nico Medina e incluso Jokin Esparza, aunque todavía no ha recibido el alta médica tras la rotura fibrilar que sufrió el mes pasado. Por parte unionista, fueron Otermin; Joseba Agirre, Mendinueta, Larrainza, Gabarain; Aitor Sanz; Quero, Durán, Salcedo, Seguro; y Sergio Francisco los que jugaron de inicio, con oportunidad posterior para Adam, Ferraras, Arostegi, Moha, Elvira y Ordóñez.
El partido se decidió a los seis minutos, al batir Galán a Otermin de un disparo cruzado. Osasuna fue superior en el primer tiempo, pero Dady no acertó en un par de ocasiones claras y después fue Mendinueta el que despejó bajo palos un disparo de Masoud.
Tras el descanso, los guipuzcoanos tomaron el testigo, se hicieron con la iniciativa y estiraron sus líneas, aunque el partido dio menos de sí en esta segunda parte. La mejor ocasión fue para el ex rojillo Seguro, que rozó el empate en un saque de esquina.GARA
Girondinsen ibilbideak Champions Leaguen albiste ona eskaini dio Osasunari. Plasilen salmenta-kontratuaren klausulen ondorioz, 250.000 euro jasoko ditu talde gorritxoak, frantziarrek txapelketaren multzokako fasea gainditu ondoren.