GARA > Idatzia > Euskal Herria

ERREPRESIOA

Durangoko Intxaurre elkarteko 7 kide Auzitegi Nazionalera deituak izan dira

Prentsa agerraldian atzo adierazi zutenez, datorren azaroaren 13an Durangoko Intxaurre kultur elkarteko 7 kidek Auzitegi Nazional espainolera bertaratzeko deia jaso dute, «talde terroristako kide izatea leporatuta». Agerraldian esandakoaren arabera, antza, zitazioaren nondik norakoak Guardia Zibilak 2007an egindako erregistro batean oinarritzen dira. Hala, hilaren 12an, 19.30ean, elkarretaratzea deitu dute Durangoko Intxaurre elkartearen aurrean, «eskubide zibil eta politikoen defentsan eta auziperatuei elkartasuna adierazteko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo