GARA > Idatzia > Iritzia> Kolaborazioak

Laura Mintegi Euskal PEN-Basque PEN (presidentea)

German PEN

International PENen eskariz txosten bat prestatu berri dugu, eta bertan azaltzen den gai nagusietarikoa da, hain zuzen, «Egin» (eta «Egunkaria») hedabidearen itxiera, Baltasar Garzon epailearen aginduz

Adiskide horiek: berriki jakin izan dugu gaur, azaroak 12, Kartzelaturiko Idazleen Egunean hain zuzen, Baltasar Garzon epaile espainiarrari PEN saria emango diozuela.

Arduraz entzun dugu albistea eta gure ikuspuntua helarazi nahi genizueke.

Ulertzen dugu Garzon epailea saria jasotzeko hautagaia izatea PEN komunitatearentzat gai sentsibleak diren arloetan aritu izan baita. Aipatu dituzuen arrazoein artean hauexek azaldu dituzue: Anna Politkowskaja-ren kasua, Hrant Dink-ena, Natalja Estemirowa-ren hilketa, Augusto Pinocheten afera, Guantanamorena, frankismoaren garaikoa eta ETArena.

Zoritxarrez, ez duzue aipatu Garzon epaileak aurrera eraman dituen beste kasu batzuk, modu pertsonalean eta protagonismo handia bereganatuz, aipatutako kasuetan egin bezala: «Egin» egunkariaren itxiera (1998), Egin irratiaren itxiera (1998), «Egin»eko kazetarien aurkako epaiketa (2005), «Egin»eko zuzendaria eta zuzendariordea 12 eta 10 urterako kartzelatzea (2007).

2003an Del Olmo epaileak «Egunkaria» itxi zuen, eta ordutik euskal gizarteak hainbat alditan elkartasuna adierazi die bi egunkari hauetako kazetari eta zuzendaritzetakoei. «Egunkaria»ko bost kazetariren aurkako epaiketa 2009. urtea amaitu baino lehen espero da.

Ikus Teresa Todak, «Egin»eko zuzendariordeak eta Euskal PENeko zuzendaritza batzordekideak, kartzelatik idatzitako gutuna, http://www.euskalpen.org/default.cfm?atala=albistea_erakutsi&hizkuntza=2&id=128.

Hemen duzue informazio gehigarria «Egin»eko zuzendaria bigarren aldiz atxilotu zutenean: http://www.euskalpen.org/default.cfm?atala=albistea_erakutsi&hizkuntza=2&id=130.

Egunkariari buruzko azken albisteak hemen dituzue: http://www.euskalpen.org/default.cfm?atala=albistea_erakutsi&hizkuntza=2&id=140.

International PENek ondo ezagutzen ditu hedabide hauen kasuak, 2005etik honako bere Caselist guztietan luze eta zabal jasota daudelako. Azken Caselist-ean (January-June 2009), 77. orrialdean, ondorengo testua irakur daiteke:

On 19 December 2007 the sentences were announced against over 60 people accused on charges of terrorism for their alleged support and activities for the Euskadi Ta Askatasuna (ETA) a Basque armed separatist group, which concluded with 47 convictions of between two and twenty years in prison. Among them are a number of journalists and writers, including those working for the Basque newspaper `Egin'. The trial started in November 2005, lasting sixteen months, and took place in Madrid, 400 or 500 kilometers away from the homes of the accused. During that time the accused were required to attend the court hearings, even if they were not involved in the case that was on trial in a specific day. Throughout that time, the accused had practically no way earn a living, since they had to be in Madrid. The trial itself was based on an 8 year inquiry carried out by Baltasar Garzon, a leading member of Spain's anti-terrorism group. The convictions relate to a number of different cases that were brought together for trial in one court. (The Egunkaria case, see below, was originally among this group, but subsequently tried separately). Garzon concluded that ETA was formed not only of armed cells, but also through a network of political, financial and media groups. Some of the defendants were detained following the sentencings, and others freed pending appeal. There are concerns that some of those convictions may be in breach of international standards safeguarding the right to freedom of expression and association. Amnesty International has stated that it believes that there may be prisoners of conscience among this group, and as of December 2007, was still researching the legal documentation that led to the decision. The cases listed below are those that have been brought to International PEN's attention as possibly being among those wrongly convicted. It is seeking clarification of the charges to enable it to hold an informed opinion on these concerns.

«Egunkaria»ko kazetari guztiak, English PENeko Honorary Members dira. Halaber, Catalan PENek ere ekimen asko eta arrakastatsuak burutu ditu Egunkariaren itxiera salatzeko eta kazetarien eskubideak defendatzeko.

Bestalde, Bled-en 2005ean burutu zen 74. Kongresuan, aipatu hedabideen aldeko ebazpena jaso zen eta bidali zitzaien Espaniako presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori zein Auzitegi Nazionaleko buruei, non Garzon epaileak jarduten duen.

Ebazpen osoa hemen duzue: http://www.euskalpen.org/default.cfm?atala=albistea_erakutsi&hizkuntza=0&id=11.

Azkenik, esan nahi genuke International PENen eskariz txosten bat prestatu berri dugula 2010eko maiatzean aurkezteko 8th Session of the Working Group of the UPR delakoan, International PEN baita Nazio Batuetako ECOSOCen aholkulari estatusa duen GKE. Txosten hau PENen ekarpena izango da UPRn (Universal Periodic Review Process), eta bertan azaltzen den gai nagusietarikoa da, hain zuzen, «Egin» (eta «Egunkaria») hedabidearen itxiera, Baltasar Garzon epailearen aginduz.

Esan beharrik ez dago prest gaituzuela nahi duzuen azalpena emateko edo zalantza argitzeko.

Informazio hau guztia kontuan hartuko duzuelakoan, jaso gure agurrik beroena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo