ERREPRESIOA
Bi euskal gazte atxilotu ditu Polizia frantsesak Uztaritzen
Atzo iluntzean amnistiaren aldeko mugimenduak aditzera eman zuenez, arratsaldean, Uztaritzen, Polizia frantsesak bi euskal gazte atxilotu zituen. Zehazki, Antton Rouget eta Aintza Zufiaurre dira atxiloturik diren gazteak, amnistiaren aldeko mugimenduaren esanetan. Oraindik ez da jakina zergatik atxilotu dituzten bi euskal gazte hauek, ez eta zehazki non dituzten. Antza, Baionako komisarian dituzte poliziakideek uztaritzeko bi gazteok.