GARA > Idatzia > Euskal Herria

EUSKAL PRESO POLITIKOAK

Senide eta lagunak «umiliatzeko» saiakera salatu du Etxeratek

Azken asteotan, euskal preso politikoen senide eta lagunak aurrez aurreko bisitetan sartzeko katxeoekin «umiliatu» nahi dituztela salatu zuen atzo Etxeratek. Euskal preso politikoak «pertsona eta subjektu politiko gisara suntsitzea» bilatzen dutela ere gaineratu zuen. Beste alde batetik, presoen alde 49 lagun batu ziren asteazkenean Portugalete eta Iruńeko Errotxapea auzoan. Atzo 67 lagun izan ziren Iturraman, Txantrean 60, Basaurin 55, Berangon 28 eta Eibarren 85.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo