EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Senide eta lagunak «umiliatzeko» saiakera salatu du Etxeratek
Azken asteotan, euskal preso politikoen senide eta lagunak aurrez aurreko bisitetan sartzeko katxeoekin «umiliatu» nahi dituztela salatu zuen atzo Etxeratek. Euskal preso politikoak «pertsona eta subjektu politiko gisara suntsitzea» bilatzen dutela ere gaineratu zuen. Beste alde batetik, presoen alde 49 lagun batu ziren asteazkenean Portugalete eta Iruñeko Errotxapea auzoan. Atzo 67 lagun izan ziren Iturraman, Txantrean 60, Basaurin 55, Berangon 28 eta Eibarren 85.