Jean Dauguer
Sendatzeko erremediorik onena topatu du Avironek
Zuri-urdinek norgehiagoka bikaina egin zuten lau entsegu lortuz. Atzoko garaipenari esker, gainera, Baionakoak jaitsierako postuetatik atera dira.
AVIRON 38
MONTAUBAN 13
Jon LEUNDA
Avironek garaipen handia lortu zuen atzokoan. Aspaldiko partidarik onena izan zen atzokoa, eta ordaina ere ona jaso zuten lapurtarrek, jaitsierako postuetatik ihes egitea lortu baitzuten. Lau entsegu lortuta, puntu gehigarria ere eskuratu zuten. Gainera, Bourgoinek galdu egin zuenez, euskaldunak ez daude jada jaitsiera postuetan.
Atzoko emaitzak dena erakusten du, baionarrak askoz ere gehiago izan baitziren. Hastapenetik atera ziren garaipenaren bila, Montaubanen gainetik pasa ziren, eta amaieran lau entsegu egin zituzten, erasoko puntua ere lortuz bidenabar.
Zuri-urdinek behar zuten horrelako garaipen handi bat, eta orain etxetik kanpo ere gauza bera egiten hastea besterik ez zaie falta.