LITERATURA
Juan Zelaia IX. Saiakera Saria azken fasean da jada
Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin Pamiela Argitaletxeak antolatzen duen Juan Zelaia IX. Saiakera Saria azken fasean da dagoeneko. Joan den irailaren 30ean aurtengo lehiaketara lanak aurkezteko epea amaitu zenetik, epai-mahaiak (Anuntxi Arana, Joxemiel Bidador, Bixente Serrano Izko, Pili Yoldi eta Jose Angel Irigarayk osatua) aurkezturiko hamar lanak irakurtzen eta ebazten jardun du. Dagoeneko irabazlea hautatzeko prest daude. Saria jasoko duen lana eta egilearen izena ostegunean jakinaraziko dira Iruñean egingo den ekitaldian.