IKUSKIZUNA
Xabier Euzkitze eta Joxan Goikoetxea, gaur Donostian
Xabier Euzkitzek eta Joxan Goikoetxeak lehenengo zuzenekoa eskainiko dute gaur Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 19.30ean hasita. Euzkitxek gitarra eta Goikoetxeak akordeoia eskuetan harturik, aurretik ikusi ez den emanaldia eskainiko dute biek. Euzkitze gaztetatik ibili izan da bertso munduan, baina duela hamar urte erretiratu egin zen. Joxan Goikoetxeak, berriz, Ricard Galliano akordeoi-jotzaile frantsesaren eraginez grabatu zituen lehenengo bi diskoak 1988an eta 1991n.