Endarlatsan eman dio hasiera EHEk Ezabaketa Asteari
GARA |
Abian da Euskal Herrian Euskaraz (EHE) mugimenduaren urteroko Ezabaketa Astea, eta hilaren 29ra arte euskal lurralde osoan «milaka» ezabaketa egingo dituztela jakinarazi dute.
«Euskararen herrian mugarik ez! Euskaraz bizi, Euskal Herri euskalduna eraiki!» da aurtengo leloa eta horrexegatik hautatu dute Lapurdi, Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa elkartzen dituen Endarlatsa ekimenari hasiera emateko. Paraje hau gainera, «Euskal Herria zatikatzen duten hiru administrazioek bat egiten duten muga faltsua» da, EHEren hitzetan.
Zehazki, 20 metro koadro dituen pankarta bat jaurti eta 5 metro luzeko bi pankarta eskegi dituzte Bidasoa ibaiaren bi aldeak batzen dituen zubian, eta bide batez, inguruan zeuden eta gaztelaniaz ziren bide seinaleak ezabatu dituzte euskararen aldeko militanteek.