GARA > Idatzia > Euskal Herria

Elkartasun hilabetea abiatu da Ipar Euskal Herrian

GARA |

Azken urteotan egin bezala, aurten ere hainbat ekimen antolatu ditu Askatasunak Elkartasun Hilabetea ekimenaren baitan. Presoek pairatzen duten «egoera mingarriaren» aurrean, kartzelako pareten kanpotik ere elkartasuna «ezinbestekotzat» jota, atzo bertan abiatu zen ekimena, Hendaian aurten aske geratu diren presoei ongietorria emateko ekitaldiarekin.

Abenduaren 4rako, Biarrizko gaztetxean jarri dute hitzordua GALi buruz eztabaidatzeko. Aurretik, «Itsasoaren alaba» dokumentalaren emanaldia izango da. Hurrengo astean, abenduak 12, Anhauzeko aretoan arratsaldeko 19.00etan zintzur bustitzearekin hasiko dute Petit Théatre du Pain taldearen antzezlanarekin jarraituko duen gaualdia.

Ziburun, hilaren 18an, Jakes Esnal presoa izango dute gogoan, haren urtebetetzearen karietara, bertso-poteoa antolatu baitute.

Hurrengo egunean, berriz, Ezpeletan presoen aldeko rock maratoia egingo dute. Bertan hainbat talde arituko dira 17.00etatik goiti. Ondoren, Malgata, Eraso, Zea Mays eta Gozategi taldeen kontzertuekin amaituko da gaualdia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo