GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Areto futbola Ohorezko Maila

Helburuetara heltzeko puntuei eutsi behar zaie

J.L.

Ohorezko Mailan, MRA Navarrak Torrejonen zelaian jokatuko du 18.15ean hasita. Norgehiagoka interesgarria da, izan ere berdeek garaipena lortzen badute, sailkapenean aurre hartuko baitiete madrildarrei, eta lasaitasuna ere dezentekoa hartuko dute Irurtzungoek.

Pasa den astean Zaragozaren aurkako partidan amaitu zen euskaldunen bolada ona. Atzean egindako hutsek erabaki zuten partida, eta horiek zuzenduta jokatu nahi du gaur Imanol Arregik, pasa den astekoaren modukorik berriro ez gertatzeko. Gainera, lesionatutako batzuk ere sendatu dira, eta horiekin osatu ahal izango du taldea.

Robert, Gascon eta Cuco jadanik erabat sendatu dira, eta gaur jokatzeko moduan izango dira. Bestetik, Ossorio eta Uge ez dira osatu, eta gaurkoan ezin izango dute jokatu, eta baja garrantzitsuak izango dira, gainera, bi jokalariak oso sasoi onean baitzeuden.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo