GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hernaniko ikastetxeen fusioaren kontrako elkarretaratzea

GARA |

Hernaniko Langile Ikastolako 300 bat irakasle eta gurasok elkarretaratzea egin zuten joan den asteazkenean Lakuako Hezkuntza Sailak Donostian duen egoitzaren aurrean.

Protestaren helburua Hezkuntza Sailak Hernanin «inposatu» nahi duen hiru ikastetxe publikoen fusioaren proiektuarekin ados ez zeudela agertzea zen. Salatu zutenez, bi urtez eztabaidatzen egon ondoren eta adostasunik lortu ez duten arren, Isabel Celaak zuzentzen duen departamentuak dekretuz gauzatu nahi du hiru ikastetxeen fusioa.

Horren aurrean, Langile Ikastolako gurasoek hezkuntza proiektua «aukeratzeko eskubidea» aldarrikatu zuten. Beraien ustez, hezkuntza proiekturik ez duen eskola berri bat «inposatu» nahi dute eta, gainera, Hernanin DBHko hezkuntza zentro bakarra egotea ez da «egokia».

Aldi berean, Haur eta Lehen Hezkuntzan Langile Ikastolak duen matrikulazioa 75 ikaslera mugatzearen kontra daudela adierazi zuten eta laugarren gela bat izatearen alde. Gurasoek beren seme-alaben hezkuntza eredua aukeratzeko duten eskubidea «zapaldu» nahi izatea leporatu zioten Hezkuntza Sailari. Gogora ekarri zutenez, azken urteetan matrikulazioak gora egin baitu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo