Japoniako Gobernuak inoizko aurrekonturik handiena onartu du
Abuztuan boterea eskuratu zuen Alderdi Demokratikoak 2010. urte fiskalerako 700.000 milioi eurotik gorako aurrekontua onartu du, Japoniaren historian altuena. Aurrekontuak finantzatzeko, ordea, diru sarrera fiskalek jasan duten beherakadari egin beharko dio aurre Gobernuak. Hala, zorraren jaulkipena hasiera batean aurreikusitakoa baino %33,1 handiagoa izango da. Era berean, azaroan langabeziak gora egin zuen, azken lau hilabeteetan lehen aldiz.
GARA |
Japoniako Gobernuak 2010. urte fiskalerako aurrekontuak onartu zituen atzo. Datorren apirilean hasiko den urte fiskalerako 701.041 milioi euroko aurrekontua onartu du, 92,3 bilioi yen, hain zuzen ere. Kyodo berri agentziak adierazi zuenez, Japoniako historian inoiz onartu den aurrekonturik altuena da.
Onarpena urte amaiera baino lehenago erdietsi dute azkenik, Yukio Hatoyama lehen ministroak proposatu zuen moduan. Horretarako, Hatoyamak gobernu koalizioko hainbat kideren artean bitartekari lana egin behar izan du euren arteko hainbat desadostasun gainditzeko.
Hala ere, Hatoyamaren helburua aurrekontua atzo onartu zuten kopuruaren azpitik mantentzea zen. Izan ere, hauteskunde kanpainan zehar beharrezkoak ez ziren gastuak eta zor publikoa dagokien neurrian mantenduko zituela adierazi zuen.
Gehiengoa Parlamentuan
Oraingo ekitaldiko aurrekontuak azken gobernuak onartu zituen, Alderdi Liberal Demokratak (PLD) alegia, eta 672.558 milioi eurokoa izan zen. Abuztu amaieran, ordea, Alderdi Demokratikoak (PDJ) irabazi zituen hauteskundeak. Hala nola, gaur egun, Parlamentuko bi ganberetan gehiengoa du. Hala, gehiengoa eskuetan, ez du zailtasunik izango aurrekontu legea aurrera ateratzeko.
Krisi ekonomikoak eraginda, aurrekontuaren finantzazioak diru sarrera fiskalen beherakadari egin beharko dio aurre. Izan ere, Asiako herrialde horrek zerga bilketaren bidez aurten izandako diru-sarrera 1984. urtetik izandako txikiena da.
Murrizketa horren ondorioz, Japoniako Gobernuak bere zorraren jaulkipena handitu beharko du, hasiera batean aurreikusitakoaren %33,1 gehituz.
Zentzu honetan, lehen ministroak, zorraren jaulkipena 334.190 milioi euro inguruan mantenduko duela adierazi du, inbertitzaileen konfiantzaren galera eragozteko asmoz.
Hala ere, urte fiskal honetan, bigarren mundu gerraz geroztik lehen aldiz, Japoniako zorraren jaulkipena Estatuak zerga bidez izango dituen diru sarrerak baina handiago izango da.
Aurrekontu proiektu honen bidez -Hatoyamaren Gobernuak aurkezturiko lehenak izango direnak-, seme-alabak dituzten familiei laguntzak bideratuko dizkiete, gazteek ikasketak burutu ditzaten. Era berean, Gobernuko arduradunek adierazi dutenez, barne-eskaera suspertzen saiatuko dira. Azkenik, obra publikoetara bideraturiko gastua %18,3 murriztuko du Exekutiboak.
Langabezia hazi egin da
Langabeziaren inguruko datu negatiboen berri ere eman zuen atzo Gobernuak. Hala, azaroan hamarren bat handitu zen langabeen kopurua, %5,2ra iritsiz. Azken lau hilabeteetan lehen aldiz egin du gora langabeziak Asiako herrialdean eta honek kezka eragin du lana suspertzeko neurrien inguruan. Hala, azaroan 3,31 milioi pertsona zeuden langabezian Japonian.
El Senado de Estados Unidos aprobó ayer un proyecto de ley que permite aumentar en 201.221 millones de euros el límite del déficit gubernamental, hasta los 8,6 billones de euros. La votación, que sigue a la celebrada la semana pasada en la Cámara de Representantes, permite al Departamento del Tesoro emitir suficientes bonos para financiar las operaciones y programas del Gobierno hasta mediados de febrero. El actual límite está fijado en los 8,39 billones de euros y se espera que se alcance para finales de año. GARA