GARA > Idatzia > Euskal Herria

Irun eta Hendaia lotuko ditu AHTren aurkako protestak urtarrilaren 23an

AHT Gelditu! Elkarlanak eta proiektu txikitzaile honen kontra dauden Ipar Euskal Herriko zenbait eragilek manifestazioa iragarri dute urtarrilaren 23rako. Mugaz bi aldeetan egitasmo honen aurka dauden hiritarrak biltzeko asmoa du, Irun eta Hendaia artean.

p018_f01_148x108.jpg

GARA

AHT Gelditu! Elkarlanak eta proiektu honen kontra dauden Ipar Euskal Herriko zenbait eragilek gizarteari dei egin diote, «Abiadura Handiko Trenaren kontra, pentsa dezan, eta mobiliza dadin». Horretarako, aukera «ezin hobea dugu», urtarrilaren 23an, Irun eta Hendaia lotuz egingo duten manifestazioa.

AHT Gelditu! Elkarlanak ur- teak daramatza Euskal Herrian inoiz egin nahi izan den azpiegitura «handi eta xahutzaileena» gelditu nahian eta garraio eta gizarte ereduari buruzko herri eztabaida ireki eta erreala eskatzen, prentsa oharrean azaldu dutenez. «Urte hauetan, argi utzi dugu azpiegitura honi ezetz esatea azaleko arrazoietan baino, argudio sendoetan oinarritzen dela, nahiz eta AHTren bultzatzaileek beren makinaria guztia erabili duten ezezko hutsean dihardugun irudikeria sortzeko», gaineratu dute.

Estatu espainolak «eraikuntzan oinarritutako ekonomia» izan duela gogoratzeaz gain, salatzen dute «porlanaren negozioak soilik enpresaburu eta bankuentzat» ekarri dituela onura ekonomikoak.

Gastu publikoa, handiagoa

Estatu espainoleko aurrekontu orokorretan gainerako sailetan murrizketak izan arren, azpiegituretarako gastu publikoa «gero eta handiagoa» dela adierazi dute. «Azpiegiturek gastu publikoa handitua ikusi dute beraz, AHTren aurreikuspenak batere aldatu gabe». Euskal Herrian, Lakuako Gobernuak eta ADIFek, datorren urtean, «468 milioi xahutzea» aurreikusi dute.

Bestalde, Iruñeko Gobernuak, «obraren txostenak idazteko 5 milioi baino gehiago gastatzen dituen bitartean», Estatu espainolari aurrekontu orokorretan diru kantitate bat aurreratzeko eskatu diola jakinarazi dute, 2011rako «Nafar Korridorea» martxan jartzeko.

«AHTk ez du ematen eguneroko ekonomiarekin zuzenki lotuta dagoen zer edo zer, haatik, lehen mailako operazio politiko bat da», salatzen du AHT Gelditu! Elkarlanak. «Enpresa eta politikarien arteko negozio itzela», gaineratu du.

Hala ere, proiektu honen aldeko politika honek, gaur egun «ia apurtezina» badirudi ere, egunen batean ibiltzeari utziko diola iragarri dute, «gero eta jasanezinagoa baita». AHTren kontua «ez da kapitulu itxia», defendatzen dute, nahiz eta gizartean sortutako eztabaida zein erantzunak jazarriak izan «manipulazioaren bidez».

«NEGOZIO ITZELA»

«Porlanarena, enpresa eta politikarien arteko negozio itzela dela», salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak, «Estatu espainolaren eta erkidegoen `sumisio eskertua'» beharrezkoa duena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo