GARA > Idatzia > Ekonomia

French Ansola enpresako ituna gutxiengoan sinatu izana salatu du LABek

GARA

Iragan asteazkenean, hilaren 23an, J.L. French Ansola enpresako hitzarmena sinatu zuten ELAko bi delegatuek eta lau ordezkari «independentek». Honen aurrean, LABek gogora ekarri du enpresa batzordea osatzen duten 13 kideetatik seik bakarrik sinatu dutela ituna, eta, beraz, gutxiengoan sinatu dutela. «ELAk eta `independenteek' argi azaldu beharko diote Ansolako langileriari zergatik sinatu duten enpresa honetako ituna gutxiengoan, kontuan hartuz asanbladaren gehiengoa negoziazioen jarraipenaren alde agertu zela, eta French Ansola eskualdeko enpresarik handiena dela», dio LABek oharrean.

Sindikatu abertzalearen iritzirako, «sinadura honek, edukietan eta formetan, enpresaren interesei» erantzuten die, eta «larria» deritzo gutxiengoan sinatu izanari, bertan dagoen gehiengo sindikalaren eta langileen asanbladaren erabakia errespetatu gabe.

«ELA enpresaren joko honetan sartzerik ez genuen espero», gaineratzen du LABek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo