Neguko merkatua
Gol sena eskura lezakete irundarrek Goran Maricekin
25 urteko aurrelari serbiarra Ingalaterrako Norwich Citytik dator. Bartzelona B eta Celta Brekin taldeko golegile nagusia izan da. Beste eskaintza batzuk izanda ere, Union bere lehen aukera zela adierazi zuen.
Imanol CARRILLO
Opari ederra ekarri dio Olentzerok Real Unioni Gabonetako oporretatik bueltan. Izan ere, talde «txuri-beltzak» gol-falta zuen aurkaririk handiena orain arte jokatu dituen partidetan, eta Goran Maric aurrelaria fitxatu du denboraldi amaiera arte gabezia hori ezabatzeko edo, behintzat, murrizteko.
Jokalari serbiarrak 25 urte ditu, eta Ingalaterrako «First Division» mailako Norwich City taldetik dator. Atzo aurkeztu zuten Galen, Real Union beheko postuetatik ateratzeko lagungarri izango delakoan.
Maric kadete mailan zegoenean heldu zen Bartzelonara. Jarraian, Vigoko Celta B taldean aritu zen, Bigarren B Mailako golegilerik handiena izatera iritsiz. Egindako denboraldi onarengatik Las Palmasera abiatu zen.
2008/09 denboraldian, ordea, Bartzelonara bueltatu zen, bigarren taldean aritzeko, eta berriro ere gol sena erakutsi zuen bertan, taldeko golegile nagusia izan baitzen hamaika gol sartuta.
Uda honetan Ingalaterrara abiatu zen. Talde pare batean proba egin ondoren, Norwich Cityrekin fitxatu zuen, baina partida bakarra jokatu zuen titular gisa eta beste bat aulkitik aterata. Gauzak horrela, kontratua ezereztatu eta Real Unionen aritzea erabaki du.
Irletan ibilbide laburra eginda ere, serbiarra ez da bere ingeles esperientziarekin damutzen. «Esperientzia handia izan da. Ikaragarria da futbola nola bizitzen duten. Taldeak instalazio zoragarriak ditu eta partida bakoitzean 25.000 ikusle zeuden. Lehen Mailako talde bat zirudien», azaldu du aste honetan bertan Maricek.
Orain, garai berri bati hasiera eman diezaioke serbiarrak. «Ilusio handiarekin eta lan egiteko gogoarekin» datorrela ziurtatu zuen atzoko aurkezpenean. Bere helburua, aldiz, Real Union Bigarren Mailan «mantentzea» dela azpimarratu zuen.
Eman dezakeen mailari dagokionez, bere aukeretan sinesten duela argi utzi zuen. Beraz, Maricen hitzetan, «golak eta behar den guztia ematen saiatuko naiz».
Real Unioneko jokalari berriak beste eskaintza batzuk zeuzkala adierazi zuen, baina Irungo taldeak ipini duen «interesa» dela-eta, gipuzkoarren aldeko apustua egin duela argitu zuen.
«Talde ingelesetik ateratzeko maila honetako erronka bat behar nuen, eta Irunera etorri naiz Bigarren Mailako talde bat izanda, gauza asko eman ditzakedalako, baita taldeak niri eman ere», azpimarratu zuen.
Atzelari baten bila
Roberto Lopez Ufarte Real Unioneko kirol zuzendaria ere aurkezpenean egon zen. Realeko jokalari ohiak aipatu zuenez, Maricek denboraldi amaiera arte sinatu du, baina «beste urte baterako aukera dago taldeak mailan jarraitzen badu».
Halaber, atzelari bat fitxatzeko aukeren aurrean, Lopez Ufartek ez zuen pistarik eman nahi izan. «Hau errefortzuen hasiera da eta argi dago goiko aldean ez dugula ezer gehiago bilatuko, baina negoziazioak martxan daude, pausoz pauso joan behar dugu eta ez dago ezer itxita», azpimarratu zuen.
Iñaki Alonso entrenatzailearen nahia erabat fidagarria den atzelari bat aurkitzea da, Iñaki Berruetek -aurreko denboraldi amaieran erretiratu zen- erakutsi zuen lidergoa duena. Ezaugarri horiek dituen jokalaria bilatzen ari da Union, baina muga ekonomikoen barruan dagoena, ezin baitu nahiko lukeen eran fitxatu.
Jokalari berrien etorrerak, ordea, albiste txarra ere ekarriko luke. Izan ere, beste jokalari bat iritsiko balitz, Alonsok taldeko norbait baztertu beharko luke, momentu honetan Ligak onartzen duen fitxen mugan baitago Real Union.
Real Unionek ohiko batzar orokorra egingo du gaur, 20.00etatik aurrera, Irungo Ficoba erakustazokan. Zazpi gai aztertuko dituzte, eta bertara gutxienez sozietateko bost akzio dituen akzioduna edo haren ordezkari bat sar daiteke.
El entrenador del Real Unión, Iñaki Alonso, habló ayer sobre el primer fichaje de invierno de su equipo y señaló que «puede cubrir una de las deficiencias que teníamos» -refiriéndose a la falta de gol-.
«Es un jugador que por su edad tiene todavía muchísimo recorrido y hambre. Es un jugador que sobre todo en la cantera del Celta fue de todo: capitán, máximo goleador... Incluso en vivo mucha gente se extrañó de que este jugador nunca había dado ese salto. Y luego lo fichó el Barça. Cuando el Barça ficha a un jugador es porque algo tiene».
Respecto al fichaje de un defensa, señaló que «atrás tenemos que ser todavía un equipo más fuerte, más agresivo y vamos a intentar mejorar lo que tenemos. Estamos mirando distintas opciones y veremos si es un jugador, o incluso dos jugadores». Asimismo, reconoció el interés por el defensa del Athletic Etxeita, aunque afirmó que «eso dependerá siempre del Athletic».
El técnico tendría que dar baja a algún jugador con la llegada de otro fichaje, algo que tildó de «una situación no agradable ni para el club, ni para el míster, ni sobre todo para el jugador».GARA
Jokalari irundarrek azterketa medikuak egin behar izan zituzten atzo Donostiako Quiron Klinikan. Bestalde, 19. jardunaldiko Levante eta Real Unionen arteko partida Teixeira Vitienes epaile kantabriarrak gidatuko duela jakinarazi zuten.