GARA > Idatzia > Euskal Herria

Baiona

Goity tabernako gerentea tiro batez zauritua izan da izterrean

Baionako Goity tabernako jabearen emaztea bala batez zauritua izan zen asteazkenean. Ohiko bezero batek gerrian zeraman arma lurrera erori ondoren tabernariak zangoan tiro bat hartu zuen. Arratsaldeko laurak aldera gertatu zen ezbeharra Goity tabernan, Santespiritu auzoko zubiaren ondoan. Arma zeraman bezeroa 55 eta 60 urte arteko gizona da, Baiona erdialdeko jatetxe ezagun baten jabea. Tiroak zangoan jo, eta ondorioz odol isuria izan du ostalariak. Baionako erietxera eraman zuten berehala, eta bere bizitza ez dago arriskuan. Hasierako ikerketen arabera, istripua izan da. Orain, gizonak zergatik zeraman arma argitu nahi du Poliziak. Poliziek istripua gertatu eta berehala itaundu zuten gizona.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo