BARAKALDO
1,2 milioi lagunek bisitatu zuten BEC iragan urtean, 183 ikuskizunetan
2009. urtean guztira 1,2 milioi lagun izan ziren BEC Bilbao Exhibition Centre delakoan, bertan egindako 183 ikuskizun, azoka eta erakusketetan. Honek guztiak 69,5 milioi euro eman zizkion EAEko barne produktu gordinari eta 1.592 lanpostu sortu zituen, atzo BECeko arduradunek azaldu zutenez. Duela bi urteko datuekin alderatuta, BECek ekonomian izan duen eragina %22 gutxitu da, batez ere Ferroforma azoka bertan behera geratu eta 2011ra arte atzeratu baitzen krisiaren eraginez. Honekin batera, aipatzekoa da iaz bisitari eta erakusketari gutxiago izan zirela, egoera ekonomikoa dela-eta.
LABek deituta, hainbat lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo Nafarroako Gobernuaren egoitza aurrean, herrialde horretan aste honetan izandako lan istripuak salatzeko. Izan ere, 24 orduko tartean, bi lagun hil ziren lan istripuz, eta 2010. urtea hasiz gero, lau langile hil dira dagoeneko Euskal Herrian.