«Estatu frantsesa ukazio jarrera oso bortitza ari da finkatzen»
Mahai Nazionaleko kide Xabi Larralde lapurtarrak argi ikusten du egoeraren baitan bai Madrilek eta bai Parisek blokeo politikoa proiektatzen dutela Euskal Herrian. Egoera hori irauli, eta Euskal Herria burujabetzara eramateko tenorean kokatu du ezker abertzalearen eztabaida.
Gari MUJIKA |
Ezker abertzalearen baitan eman eta amaitzear den eztabaida prozesua hizpide izan arren azken hilabeteotan, Batasuneko Mahai Nazionaleko kide Xabi Larraldek, oro har, egoera politikoaren gainean beren ikuspuntuak azaldu ditu. Bereziki Ipar Euskal Herrian bizi den egoeraren itzalpean solastatu da GARArekin.
Ezker abertzalearen eztabaidak oihartzun politiko eta mediatiko zabala izan du, baita intoxikazio ekinaldiak ere. Eztabaidaren abiapuntua eta zergatia desitxuratu daitezke?
Eztabaida gaur jasaten dugun blokeo egoeraren irakurketatik eta berau gainditzearen beharretik abiatzen da. Zergatik heldu gara blokeo egoera honetara? Azkeneko urteetako lana eta borrokari esker, pentsatzen dugu Euskal Herrian aukera bat ireki dela, ziklo aldaketarako aukera. Bere garaian Anoetan adierazi genuen moduan, gatazkaren konponketarako aldaketa ahalbidetuko lukeen ziklo berri baten eraikitzearen aukera hor da.
Aukera horiek, besteak beste, Lizarra-Garazirekin zabaldu genuen bidetik eratortzen dira. Eragile politikoen artean hortaz irakurketa adostu eta komun bat badela diodanean, diot, adibidez, Xabier Arzalluzi egindako elkarrizketan, Lizarra-Garazirekin bide bat ireki zela zioen, burujabetzaren bidea, eta Estatuak nahi izan duela hori itxi. Eta horretara dator ilegalizazioa. Eta orain hilabete batzuk, Patxi Lopezek esan zuen ez lukeela begi txarrez ikusiko Gasteizko estatusaren aldaketa. Eta zioen, «gure gobernuarekin itxi dugu azken hamarkadan egon den konfrontazio giroa». Hori da blokeoa. Euskal Herrian aldaketarako dagoen aukera blokeatzea, hitza eta erabakiaren gainean eraiki beharreko ziklo berri baten irekitzea oztopatuz.
Eta, zuen iritziz, egoera horrek ze aukera ematen ditu?
Edo eusten diogu salbuespen egoera horri erresistentzia jarrera batetik, edo bestela, mugitzea dagokigu, irekitako lerroa azken muturreraino eramateko. Hau da, Euskal Herrian hitza eta erabakiaren gainean oinarrituriko sakoneko aldaketa gauzatu dadin, eta horretarako, gure helduleku nagusia euskal gizartea bera da. Mugitu, euskal gizartea aktibatuz eta burujabetzarako bidean urrats kualitatiboak emanez. Hori da txostenaren tesi nagusia, eta hori da prozesu demokratikoa.
Blokeo eta ukazio egoera horrek nola eragiten du zehazki Ipar Euskal Herrian?
Bi parametrotan laburbiltzeko, hemen, berriz ere, Estatu frantsesa ukazio jarrera oso bortitza finkatzen ari da. Eta hori nabaria da gizartean astintzen dituzten lerroekiko erantzunean. Lehen erantzun mota Ipar Euskal Herriaren onarpen politiko-instituzionalaren ingurukoa da. Hor, Estatu frantsesa bere egituraketa administratibo osoa eraldatzen ari da, erabat, eta horren baitan Euskal Herria ez da existitzen. Beraz, Estatu frantsesak bere posizioa hemen blokeoan proiektatzen du.
Azpimarratzekoa da azken hilabeteotan autonomia bezalako aldarrikapen bat gero eta sinesgarritasun handiagoa hartzen ari dela. Gobernu frantsesak Guyanan eta Martinikan autonomia estatusak indarrean ezartzeko erreferendumak antolatu ditu. Sarkozy mugitu da erreferendum honen antolatzeko, duela urtebete egon ziren mugimendu sozial oso gogorren erantzun politiko gisa. Horren atzean bada aitorpen bat: autonomia bezalako formula batek badituela aukera handiak egoera sozial eta ekonomiko larri bati aterabideak ekartzeko.
Bigarrenik, eta inportanteena dena, molde hori da herritarrek erabaki behar dutela. Guk defendatzen duguna: euskal herritarrei hitza eta erabakia ematea.
Testuinguru horretan koka daitezke Bateraren kontsultak...
Kasik ehun bat herritan. Berriro hitza eta erabakiaren ariketa, dimentsio handia izan dezakeena. Hego Euskal Herriko udalen erdietan halako kontsulta bat izatea bezala da, eta kasu horretan ikusi beharko litzateke Madrilek zer-nolako erreakzioa lukeen.
Errepresioak ere ez dio adiorik.
Oso kasu larriaren agerpena ekarri du. Jon Anzaren desagertze kasuak adierazten du Estatu frantsesak bat egin duela Estatu espainolarekin gerra zikinaren estrategia berrabiatzeari begira. Eta oso larria da. Estatu frantsesa noraino sartua den erakusten digu horrek. Aipatu behar da Estatu frantsesean ere mugimenduak ematen ari direla horren inguruan, oso kritiko daudenak alor errepresiboan egiten diren eskubide urraketekin.
Ildo horiexek defendatuko ditu Euskal Herria Bai-k, ezta?
Euskal Herria Bairen kanpainaren ardatz bat, adibidez, Estatu frantsesaren inposizio jarrera da. AHTren aferak argi erakusten du hori. Gehiengo handi bat AHT berriaren aurka dago, baina hala ere inposizioak aurrera jarraitzen du. Bi ardatz horiek, autonomia eta erabakitze eskubidea, guretzat giltzarriak dira eta hemengo jendarte eta biztanleen eskubideak defendatzeko ezinbestekoak dira. Euskal Herria Bai, guretzat, ezkertiar eta abertzale oro biltzen dituen hautagaitza zabalena da, batik bat Parisi erantzuterakoan.
El debate está a punto de terminar. ¿Puede realizar un pequeño balance?
Tenemos datos cuantitativos sobre el desarrollo del debate. Hay que subrayar que han sido 7.500 militantes los que han participado en las asambleas, que se han llevado a cabo en 270 barrios y pueblos. El documento mismo ha tenido una difusión increíble: sabemos que sólo en Internet han sido más de 200.000 las descargas realizadas, y nosotros hemos repartido 25.000 documentos mano a mano. Además, ha sido difundido en el ámbito internacional, para lo que ha sido traducido a varias lenguas.
La participación ha sido muy grande y, además, el propio debate se ha extendido más allá de nuestra base social. Y el otro dato es que la gran mayoría hace suya la tesis que se defiende en el documento y que apuesta por recorrer ese camino. Y que hay una gran mayoría que secunda la Declaración de Altsasu. Eso es lo que constatamos. Una conclusión muy clara.
Y ahora, ¿qué?
El debate está a punto de terminar y se está trabajando en las conclusiones. Para responder a esa pregunta, primero hay que constatar un elemento muy importante: que el debate en sí mismo ha removido el patio del escenario político. Y en dos direcciones. Por un lado, hemos visto qué respuesta se articuló tras la detención de los militantes de Batasuna, y también hemos visto qué fuerza ha tenido la manifestación del 2 de enero. ¿Qué demuestra eso? Precisamente, la potencialidad de la opción que estamos debatiendo. Esas son las opciones y oportunidades para activar la sociedad y así llevar hasta el último término el proceso de soberanía.
Por otro lado, hemos visto también qué reacciones tenemos en frente, por parte del enemigo. Por parte de los políticos, basta ver las declaraciones Rubalcaba, basta ver también el nerviosismo que ha generado el debate en una gran parte del PNV y, también, basta ver qué filtraciones podridas e interesadas están realizando algunos medios y cierta prensa. Esas reacciones demuestran el nerviosismo y el miedo que les genera el proceso democrático sobre el que estamos debatiendo. Seguramente porque los que tenemos en frente ven mejor que nosotros la potencialidad de esta estrategia. Ése es el camino, y consideramos que tenemos que darle desarrollo a esa opción, desde la lectura política que realizamos y con el respaldo de la militancia de la izquierda abertzale y de su base social.
Por lo tanto, resulta evidente que la izquierda abertzale se está moviendo y que tendrá que seguir moviéndose más, pero también decimos que el resto de agentes se tendrá que mover y adquirir compromisos en favor de este proceso democrático, en favor de este proceso de soberanía. Porque, más que nada, está claro que ese proceso será un proceso de confrontación. Y que nadie piense que aquí es posible romper el muro de la negación sin adquirir compromisos firmes y sin implicarse. G.M.