Errepresioa
Errenteriako gazte bat jipoitu eta galdekatu zuen herenegun Ertzaintzak
Amnistiaren aldeko mugimenduko kideek jakinarazi zutenez, asteazken arratsean Errenteriako gazte bat jipoitu eta galdekatu zuen Ertzaintzak. Dirudienez, etxeko atarian furgoi bat zuen zain eta sei polizia atera ziren bertatik aurpegia estalita eta armatuta. Errepresioaren aurkako erakundetik jakinarazi zutenez, azken asteotan Errenterian Ertzaintzaren «errepresioa ugaritzen ari da»; besteak beste, jarraipenak, identifikazioak eta mehatxuak izan dira.