Auzitegi gorena
Goikoetxeak «atentatua» egin zuela-eta zigorra areagotzea eskatu du Fiskaltzak
Auzitegi Goren espainolean 2009an Zigor Goikoetxeari ezarritako zigorra areagotzeko eskatu zuen atzo Fiskaltzak. Hain justu ere, Getxoko PPko zinegotzi Marisa Arrueri «mehatxu» egitea leporatuta epaitu zuten gaztea eta, Fiskaltzaren arabera, «atentatu delitu» baten mailako zigorra ezarri behar zaio. Goikoetxearen abokatuak, haren jokabidea «terrorismoa» ez dela argudiatuta absoluzioa eskatu du.