Txakolin uzta berriak 1.240.118 litro eman ditu
GARA |
Bizkaiko txakolinaren uzta berriak 1.240.118 litro eman ditu, 2008ko kanpainak baino %15 gehiago. Igoera handi horren arrazoi nagusia mahasti gehiago landu izana da, Bizkaiko Txakolina Jatorri Izeneko Kontseilu Arautzaileak atzo adierazi zuenez.
Egun, erakunde horren babespeko mahastien azalera 338 hektareakoa da. Txakolingileei eta ekoizleei dagokienez, izena emandako mahastizainen kopuruak behera egin duela esan zuen erakundeak, 2008an 296 izatetik 2009ko kanpainan 285 izatera pasatu baitira.
Ekoitzitako txakolinaren %80 Bizkaiko merkatuan saldu da. Gainerakoa beste herrialdeetara joan da nagusiki. Esportatutako gehiena Madrilen eta Bartzelonan saldu da, eta portzentaje altu bat Amerikako Estatu Batuetan. Kopuru urriagoak Alemaniara eta Japoniara joan dira.