GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Ezkurrak eta Waltarik bigarrenean ere ez dute hutsik egin, eta finalean izango dira

p046_f02_14025.jpg

J.L.

Ez zen ezusterik izan, eta otsailaren 20an Baionan, Moderne trinketean izango dira Waltari eta Ezkurra Buruz Buruko finala jokatzeko. Atzo Donapaleun jokatutako finalerdietako itzuliko bi partidetan ere biak atera ziren garaile. Aurtengo finaleko lehiakideak, beraz, azken urteotako berberak izango dira.

Waltariren eta Kurutxariren arteko dema izan zen lehenengoa, eta 40-11 irabazi zion 32 minututan. Norgehiagoka honek kontatzeko gutxi izan zuen, bakarra aritu baitzen pilotan. Oreka lehen kintzean bakarrik izan zen, eta 1-1 berdinduta egon ostean, 22-1 aitzineratu zen kubatarra, eta geroxeago 31-7. Amaieran, asko izan ez bazen ere, Kurutxarik markagailua apur bat txukundu ahal izan zuen.

17 tanto saketik

Markagailuan honakoak agertu ziren: 1-1, 22-1, 31-7, 38-8 eta 40-11. Botetik 17 kintze egin zituen amerikarrak, eta 3 besterik ez Kurutxarik. Jokoan 16 kintze egin zituen kubatarrak, eta 7 euskaldunak, eta Waltarik kintze bakar bat galdu zuen jokoan, eta zazpi Kurutxarik.

Bigarren partidan Ezkurrak berriro ere garaipena erdietsi zuen Ozafrainen aurka, 40 eta 26. Bankakoak pasa den asteko emaitza apur bat hobetzea besterik ez zuen lortu, berriro ere urruñarra jaun eta jabe izan baitzen. 52 minutuan lortu zuen garaipena pilotari lapurtarrak, eta jokoan 22 kintze egin zituen eta 15 Ozafrainek. Galdu, berriz, 6 egin zituen Urruñakoak, eta 13 Ozafrainek. Saketik bakoitzak bosna tanto egin zituen. Markagailua honela joan zen: 5-0, 9-3, 19-3, 20-11, 26-14, 30-15, 27-23, eta 40-26. Dena prest, beraz, final handirako

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo