Soslaia | Jon Anza
Bizitza erdia espetxean eta espetxeratuak beti gogoan
Ramon SOLA
Preso sentitu zen beti Jon Anza, eta ez bakarrik ia bizitza erdia espetxean eman zuelako. Bi hamarkada eta gero kartzelatik atera berria zela, honakoa azaltzen zuen GARAri emandako elkarrizketa batean: «Kartzela txikitik atera gara batzuk, baina herri gisa preso segitzen dugu». Eta hori adierazteko anekdota argigarria ekarri zuen gogora. Bi hamarkada luze espetxean pasa ondoren, Puerto-I atzean utzi eta bertatik ehun metro eskasera, Guardia Zibilaren kontrola aurkitu zuten aurrez aurre Anzak eta bere senide eta lagunek.
«Lau autotan gindoazen 18 lagun identifikatu eta autoak miatu dituzte. Hiru ordu laurden inguru eduki gaituzte han», azaltzen zuen intxaurrondotarrak orduan. Eta ondorio garbia ateratzen zuen: «Gauzak ezertxo ere ez dira aldatu; eta, aldatu badira, okerrera».
Behin Euskal Herrira iritsita, sentsazio hori are nabarmenagoa egin zitzaion. Bera kartzelaratu zutenean oraindik ez zegoen ertzainik kaleetan. «Orain garai batean Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak betetzen zuten funtzio bera betetzen ikusten ditut. Eta zipaioak zapalkuntza lanetan ikusteak ederki asko erakusten du zer den Autonomia Estatututik datorren egituraketa politikoa», laburbiltzen zuen Jon Anzak. Preso ohia zen jada hitz horiek egin zituenean, 2002ko urrian, baina ordurako presoen aldeko borrokalaria izaten hasia zen. Izan ere, kalera atera bezain laster barruan utzitako lagunen aldeko lanean murgildu zen, buru-belarri.
Sakabanaketaren lekukotasuna urrutira eraman zuen. Esaterako, Herbeheretako Rotterdamen egindako nazioarteko topagune batera joan zen euskal presoen egoera azaltzera, bai eta beste herrietako esperientziak jasotzera ere: Portugal, Alemania, Grezia, Peru, Maroko, Palestina, Turkia, Kurdistan... Berlinen ere izan zen, euskal ordezkari bezala, Rosa Luxemburgo gogoratzeko urtero egiten den ezkerreko mobilizazioan.
Ibilbide oso luzea egin behar izan zuen espetxean emandako bizitza erdian: Carabanchel, Alcala-Meco, Puerto II, Herrera, Daroca, Bonxe, Puerto I, Ceuta, Tenerife, Puerto I. Hau da, Galiziatik Kanariar Uharteetara. Baina kezka biziz itzuli zen etxera, «zapalkuntza areagotu da-eta». Ilegalizazioaren garaia abiatzen ari zen, eta donostiarrak horrela ikusten zituen gauzak: «Estatuak erasoaldi orokor bati heldu dio, fronte orotan: militarra, poliziala, politikoa, soziala, ideologikoa, mediatikoa... Inoiz baino preso eta iheslari politiko gehiago dago, sarekadak eguneroko ogi bilakatu dira, torturak bere horretan jarraitzen du, eta horri guztiari ilegalizazio prozesua gehitu behar zaio».
Giro lasaiago baten bila Lapurdin jarri zuen bizitokia Anzak, baina maiz agertu zen jendaurrean, batez ere presoen aldeko ekitaldietan. Esaterako, 2004ko otsailean Donostian zen berriz ere, Eugenio Etxebesteri ongi etorria emateko.
Iaz, desagertu ondoren, ETAk bere militantziaren berri eman zuen agiri batean. Bere anaia Koldok GARAri onartu zionez: «Hori jakiterakoan burura etorri zitzaidan zein zen Jonen helburu eta ilusiorik handiena. Berak beti esaten zuen: Euskal preso politikoen Euskal Herriratzea eta askatzea. Eta horren alde borroka egingo zuela».
Ordurako gaixotasun larria zuen intxaurrondotarrak, buruko gaitza. Baina barneratuago izan du presoekiko maitasuna, bere bizitza osoan; azken fi- nean, euskaldun gisa preso egotearen sentimendua ez baitu inoiz gainetik kentzerik izan.
El movimiento pro-amnistía considera evidente la implicación de los gobiernos español y francés, y añade que la ocultación del cuerpo once meses ha sido fruto de «una decisión política».
Resultó significativo también el silencio del Gobierno de Lakua. La portavoz, Idoia Mendia, respondió a las preguntas así: «Aún han pasado muy pocas horas».