GARA > Idatzia > Kirolak

BAT FORMULA Malaysiako Sari Nagusia

Vettelek buelta eman dio patuari

Aurreko bi lasterketetan buruan egon ondoren, hirugarrenean lortu zuen garaipenaren saria Red Bulleko gidari gazteak.
p041_f01_666x666.jpg

GARA | SEPANG

Euria ez zen agertu Sepangeko zirkuituan eta bezperako akatsek parrillako izar nagusiak zigortu zituzten, Malaysiako Sari Nagusiaren borroka lehen postuetatik irten ziren pilotuen eskuetan utziz. Eta azkenean, Txapelketaren hasieratik bilatu duenarentzat izan zen saria.

Bahrain-en eta Australian lasterketa-buruaren ohorea dastatu ondoren, Sebastian Vettelek zorteari buelta eman zion, hirugarren saiakeran podiumaren lehen postura igoz. Aurrekoetan burla egin zion mekanikarekin ez zuen oraingoan arazorik izan eta irteeran bertan Nico Rosberg eta Mark Webber taldekidea aurreratu ondoren, Red Bulleko pilotuak lasterketaren erritmoa markatu zuen amaierara arte. Ez zen emozio gehiegirik egon, borroka nagusi horri dagokionez, lehen bihurgunea pasa eta ondorengo 56 itzulietan. Hirurek mantendu zituzten posizioak eta ordena berberean -Vettel, Webber, Rosberg- helmugaratu ziren.

Bere bizitzako seigarren garaipena lortu zuen, horrela, 22 urteko alemaniarrak, Txapelketaren bigarren postura igoz, Fernando Alonsorekin 37 puntura berdinduta. Bultzakada polita izan zen Red Bull taldearentzat ere, McLarenetik gertu-gertu kokatzen baita, Ferrarirenganako desabantaila ere 15 puntura gutxituz.

Bi talde horien ordezkariei egokitu zitzaien atzo, izan ere, lasterketari saltsa ipintzea, bezperan sufritutako deskalabruaren ondorioz. Esfortzu handiz, euriak sortu ohi duen zoramenaren laguntza barik eta emaitza desberdinez ekin zioten erronkari. Asteburu kaxkarraren alde onena Lewis Hamilton eta Felipe Massarentzat izan zen. 20. postutik irtenez, Munduko txapeldun ohiak azkar egin zuen gorantz eta zazpigarren itzulian hamargarren postura heldu zen; ez zuen erritmoa jaitsi, Massa eta Fernando Alonso bezala gurpilak aldatzeko aguantatu zuen eta, azkenean, seigarren postuan amaitu zuen, Adrian Sutilen bosgarrena ere arriskuan jarriz. Bere atzetik helmugaratu ziren Massa eta Jens Button, brasildarrak Munduko Txapelketaren lidergoa hartzeko puntuak lortuz.

Ohore horri agur esan zion egungo galtzaileak, Fernando Alonsok hain zuzen ere. Bezperako lana hobetu ordez, okerrera egin zuen Ferrarikoak, nahiz eta eguna ondo hasi. Izan ere, hasierako 20. postutik bederatzigarreneraino igo zen; baina lidergoari eusteko borrokan zegoela, lasterketa amaitzeko bi itzuli besterik falta ez zirela, motorra apurtu eta agur esan zion lasterketari.

Bat Formularen zirkuak apirilaren 18an du hurrengo hitzordua, Txinako Sari Nagusian.

ALDAKETA

Fernando Alonsok arazoak izan zituen egun osoan zehar. Helmugaratzeko bi itzuli besterik falta ez zirela, motorra apurtu eta agur esan zion lasterketari. Felipe Massa bere taldekideak Munduko Txapelketaren lidergoa hartzeko aprobetxatu zuen.

GAZTEAK

Jardunaldiko aurreratze politena egin zuen Jaime Alguersuarik. Saria izan zuen 20 urteko gazteak, helmugan eskuratutako bi puntuekin. Sebastian Vettelek bakarrik lortu du horrelakorik adin gutxiagorekin; 19 urterekin, hain zuzen, puntuatu zuen 2007an.

De los difusores de Brawn a las suspensiones de Red Bull

Cada temporada tiene su polémica. Si el pasado año corrieron ríos de tinta con los difusores de Brawn GP, que a la postre coronó marca y pilotos, ahora parece llegar el turno de las suspensiones de Red Bull, que ayer hizo doblete en Sepang.

El resto de escuderías está con la mosca detrás de la oreja, ya que considera que Red Bull utiliza suspensiones activas, con lo que la altura del coche es siempre constante, más allá del peso por la carga de carburante. Desde Mercedes y McLaren -que también se ha apuntado su innovación con el conducto F- ya han solicitado a la FIA que decida sobre la legalidad de estas suspensiones.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo