GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

Lagun Aro GBCren garaipena

Urizen lanak zainketa berezietatik atera du talde donostiarra

Lagun Aro GBCek hamargarren garaipena lortu zuen erdi lokarturik jokatu zuen DKV Joventuten aurrean. Ohi baino zorrotzago defendatu zuten Lasorenek eta, hala, salbatze bidean urrats itzela eman dute.

p042_f01_097x184.jpg

LAGUN ARO GBC 78

DKV JOVENTUT 70

Arnaitz GORRITI

Andy Panko eta Michal Ignerski aspaldion beren mailaz oso behetik dabiltza. Ondorioz, Lagun Aro GBC arazotan sartzen denean, taldearen buruzagitza nork hartu falta izaten zaio. Atzo ez, ordea. Ricardo Uriz antolatzaile nafarrak bere bizitzako partidarik onena jokatu zuen eta bere eskutik 78-70 irabazi zioten donostiarrek DKV Joventuti. Obradoirok gaur arratsaldean Barakaldon zer egingo duen ikusteko dago, baina salbaziora bidean, egundoko urratsa emanarazi zion iruindarrak Pablo Lasoren taldeari.

DKV Joventutek erdi lokarturik jokatu zuen, egia esan. Alde batetik, Donostia 2016 Arena pabiloia ia hutsik zegoelako -Gorka Ramoneda, gipuzkoarren presidenteak, ez al dio ETBri ezer esango, non eta etxean izan dituen azken hiruzpalau neurketetan Realaren ordu bertsuak jokatzea egokitu zaion?- eta bestetik, Lagun Arok ohi baino askoz hobeto defendatu zuelako. Detrick ed0 Mirallesen lana azpimarragarria izan zen zentzu horretan, Tucker, Tripkovic eta enparauak oso puntu gutxi sartuta laga baitzituzten.

Beti aurretik

Hirugarren faktore bat ere etxekoen alde azaldu zen: beti aurretik ibili izana. Kataluniarrengandik ihes egin ezinik egon ziren, eta Pepu Hernandezenak markagailua berdintzera ere iristen ziren, lantzean behin. Alabaina, une horietan azaldu zen Ricardo Urizen karisma. Urrutitik, barneraldi zorrotzen bitartez, baita asistentziak banatuz ere, uneoro aurkitu zuen Lasorenak aurretik mantentzeko modua. Modu honetan, aurreneko laurdena 21-16 irabazi zuten etxekoek, atsedenaldira 39-35 iritsi ziren eta hirugarren zatiaren amaieran, berriz, 59-57 ziren, beti aurretik.

Baina hain alde murritzaz, eta Lagun Aro GBC halako bolada txarrean dagoela kontuan hartuta, defentsan gogor sakatu behar zen. Hala egin zuten Lasorenek, baloi guztiak harrapatzeko borroka latza eginez eta jaurtiketa errazik egiten utzi gabe Badalonakoei. Urizen bi hirukok markagailua 65-58 laga zuten.

Garaipena bideraturik zegoen, baina azken kolpea falta zuen; Barbourrek eman zuen azken kolpe hori. Zortzi puntu ia jarraian saskiratu zituen eskolta estatubatuarrak; halakoa da Barbour: berdin dio askotan huts egin edo ez, behar baino jaurtiketa gehiago egiten ditu eta lantzean behin, atzoko moduan, sartu egiten ditu.

Azkenean, 78-70 eta hamargarren garaipena. Talde donostiarra zainketa berezietatik at dago uneotan eta postu bat ere aurreratu du Alacantek Cajasolen aurka 62-63 galdu ostean. Abantaila hau alperrik ez galtzea dute hurrengo eginkizuna.

Laso destaca la defensa colectiva

«La clave de la victoria ha estado en nuestra defensa», resumía Pablo Laso sobre el importante triunfo ante el DKV Joventut. El técnico gasteiztarra subrayó la buena labor de los suyos en la retaguardia, ya que «en el partido de la primera vuelta casi nos metieron 100 puntos, y esta vez los hemos dejado en 70. El equipo, además, ha mostrado mucho carácter para dejar en 13 puntos en el último período a un Joventut que cuenta con jugadores del talento de Tucker, Bogdanovic o Tripkovic».

Tampoco fue ajeno al enorme partido de Ricardo Uriz, pero otra vez quiso incidir en la labor más oscura más allá de su 28 de valoración. «Los números son muy fríos. Es cierto que ha tenido un acierto espectacular, pero me quedo más con que «Ritxi» nos ha puesto el nivel defensivo. Por supuesto, es nuestro capitán y me alegro mucho por él».

Por su parte, Pepu Hernández habló con un tono justificadamente decaído. «Siempre hemos ido a remolque. Ellos han jugado sus opciones con inteligencia, pero además nos han superado en intangibles. También nos ha faltado fortaleza mental por no conseguir remontar», dijo.

A. G.

bizkaia bb-xacobeo
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo