GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Atxilotuek bizitza erabat normala egiten zutela jakitun da Rubalcaba»

Estatu frantsesak Alfredo Perez Rubalcaba Barne Ministro espainolaren «akusazio faltsuei» men egin izana salatu zuten atzo gazte independentistek Hernanin egindako agerraldi jendetsuan. Ostegunean Lapurdin izandako lau gazteen atxiloketak «independentziaren aldeko proiektua kolpatzeko saiakerak» direla nabarmendu zuten gazteek, jarraian honako hau gaineratzeko: «Horrelako erasoekin herri baten nahia isilaraziko dutela uste badute, jai dute».

p016_f01.jpg

Janire ARRONDO |

Olatz Izagirre, Carlos Renedo, Asier Coloma eta Gaizka Likona gazteen atxiloketa eta kartzelaratzearen ondotik, Estatu frantsesak Barne Ministerio espainolaren «akusazio faltsuei» men egin izana salatu zuten atzo Hernanin gazte independentistek. Agerraldi jendetsu batean azaldu zutenez, lau gazteek 2009ko azaroan Guardia Zibilak eta Polizia espainolak Euskal Herrian egindako sarekadatik ihes egitea lortu zuten, eta, jarraian, «bizitza eta lan publikoarekin jarraitzeko Lapurdin bizitzea erabaki zuten».

Alfredo Perez Rubalcabak, bere aldetik, ostiralean Muret Seysseseko kartzelan espetxeratutako lau gazteak ETAko kideekin harremanetan jartzeko zain zeudela eta beraien asmoa erakunde armatuan sartzea zela ziurtatu zuen ostiraleko operazioaren ostean. Horiek horrela, Rubalcabaren hitzak gogor salatu zituzten atzo gazte independentistek, «atxilotuek Ipar Euskal Herrian bizitza erabat normala egiten zutenaren jakitun baita». Atxiloketen egunean bertan ere, amnistiaren aldeko mugimenduak gazteek azken hilabeteotan bizimodu «erabat normala» egin dutela nabarmendu zuen; horren erakusle, telefono mugikorren edo etxeko alokairuen kontratuak beraien izenean zituzten.

Rubalcabarekin batera, ordea, EAEko barne sailburu Rodolfo Aresek ere tesi bera defendatu zuen eta atxiloketak «polizien eraginkortasunaren eta terroristak atxilotu eta justiziaren esku jartzeko egiten duten lanaren adierazle» direla esan zuen. Gazte independentistek, berriz, «arrazoi faltsuei kasu eginez Estatu frantsesak espainolarekin kolaboratu» izana salatu zuten atzo eta atxiloketen arrazoia «estrategia espainolarekin kolaboratzea eta gazteen Espainiaratzea bultzatzea» dela salatu zuten.

Euskal Herriko hainbat txokotako gazteak bildu ziren atzo Hernanin, tartean Polizia espainolak zein Guardia Zibilak atxilotu ostean egun epaiketaren zain dauden hainbat gazte. Lapurdiko osteguneko polizia operazioa independentziaren aldeko proiektuaren aurkako erasoa dela argi utzi nahi izan zuten Hernanin bildutako gazteek. «Estatuek gazte mugimendua kriminalizatzeko eta proiektu independentistaren aldeko lana deuseztatzeko aurrera eramaten duten estrategia errepresiboaren beste kapitulu baten aurrean aurkitzen gara, besterik ez», nabarmendu zuten atzokoan gazteen bozeramaileek.

Gertatutakoa ikusita, «dirudienez», independentziaren aldeko lanak Estatu espainola eta Estatu frantsesa beldurtu egiten dituela nabarmendu zuten; izan ere, bestela, independentziaren aldeko proiektua «behin eta berriz kolpatzeak» ez du inolako zentzurik gazteen ustez.

Independentzia lau haizetara

Estatuen asmoa «gazte independentista belaunaldi oso bat baldintzatzea» dela uste dute, eta, helburu hori lortu asmoz, Segi gazte erakundeko kideak diren aitzakiapean gazteak atxilotu, inkomunikatu, espetxeratu eta euren herrietatik ateratzen dituztela salatu zuten.

Erasoak eraso, azken urteotan buru-belarri lantzen ari diren independentziaren aldeko proiektua «lau haizetara» hedatzen jarraitzeko asmo tinkoz agertu ziren gazteak. Herri eta auzoetan, ikastetxe zein unibertsitateetan, «independentziaren alde ahalik eta gazte gehien biltzen, independentzia alternatiben bidez gaurdanik eraikitzen eta independentzia egunez egun bizitzen» jarraituko dutela zin egin zuten. Izan ere, argi dute beraiek lantzen ari direna dela egungo gazteriaren beharrak asebeteko dituen proiektua.

«Gazteak gara edozein herriren etorkizuna, eta gu Euskal Herriaren etorkizuna gara, independentzia borrokatuko duen belaunaldia», adierazi zuten. Izagirre, Renedo, Coloma eta Likonarekin zein beste hamaika euskal gazterekin gertaturikoa ikusita, euren lana «garesti ordainarazi» nahi dietela uste dute independentistek. Hainbatetan euren proiektua bera «baldintzatzeraino» kolpatzen dituztela aitortu arren, hurrengoa nabarmendu nahi izan zuten gazte independentistek Hernanin: «Horrelako erasoekin herri baten nahia isilaraziko dutela uste badute, jai dute».

Erasoak salatzeko, kalera

Gazteen aurkako erasook salatu asmoz, independentistek datorren asterako hainbat protesta ekintza iragarri zituzten. Maiatzaren 11n, asteartean, Izagirre, Renedo, Coloma eta Likonaren aurkako euroagindu eskaria aztertuko dela-eta, Bilboko Frantziako Kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea deitu dute, 11.00etan. Era berean, maiatzaren 13rako Mobilizazio Eguna deitu dute. Goizean lanuzteak izango dira, baita ikastetxe eta unibertsitateetan elkarretaratzeak ere. Arratsaldean mobilizazioa gehiago izango dira.

Gazteen aldeko protestak

Urnietako Udaleko hainbat zinegotzik agerraldia eskaini zuten atzo, euren herrikide Olatz Izagirre eta beste hiru atxilotuak aske utz ditzaten eskatzeko. Hain zuzen ere, Urnietako udal gobernua bere esku duen UDA herri plataformako Ramon Goikoetxea, Xabier Sasiainbarrena zinegotzi independentea eta ezker abertzaleko Iñaki Mendizabal hautetsiak agertu ziren prentsaren aurrean.

Mendizabalek atxilotuak aske uzteko eskatu zuen, «eskubide zibil eta politikoak erabiltzea ez baita delitua». Era berean, espetxeratuen egoerarekin «kezkatuta» azaldu zen eta beraien eskubide eta bermeak errespeta ditzaten eskatu zuen, baita inkomunikazioarekin amaitzeko ere.

Jarraian, Urnietako San Juan plazan elkarretaratzea egin zuten 40 lagun inguruk. Bertan, Izagirreren senide Maria Jauregik gogorarazi zuenez, «Olatz espetxeratzea eragin duen epailearen autoak argi erakusten du zeintzuk diren egozten zaizkien delituak». Hala, gazteen aurkako akusazioak «terrorismotzat jotzen dutena bilerak egitea, idatziak prestatzea, manifestazioak eta jaialdiak antolatzea eta pegatina aldarrikatzaileak edukitzea» dela erakusten duela salatu zuen. Urnietan defendatu zutenez, atxilotuek egitasmo politiko eta sozialen aldeko lana besterik ez zuten egiten.

lau haizetara

Herri eta auzoetan, ikastetxe zein unibertsitateetan independentziaren aldeko indarrak biltzen eta alternatibak eraikitzen jarraituko dutela ohartarazi dute gazte independentistek.

mobilizazioak

Gazteek elkarretaratzea deitu dute asteartean, Bilboko Frantziako Kontsulatuaren aurrean, 11.00etan. Ostegunean, berriz, lanuzteak izango dira goizez, eta, arratsaldez, mobilizazioak.

Urnieta

Urnietako Udaleko hainbat hautetsik atxilotutako gazteak aske utz ditzatela eskatu zuten atzo. Atxilotuen eskubide eta bermeak errespetatzea eta inkomunikazioarekin amaitzea ere exijitu zuten.

Manifestación nacional contra estas redadas el día 22 en Iruñea

La dinámica de trabajo conjunta contra las redadas «preventivas», las «listas negras» o la ilegalización en general ya se ensayó en Nafarroa el año pasado, y se repetirá ahora el sábado 22 de mayo. Una manifestación de carácter nacional trasladará esta denuncia. Partirá de los cines Golem.

Incidirá sobre todo en denunciar la represión contra los jóvenes independentistas. Según sus datos, desde que el 19 de enero de 2006 el Tribunal Supremo español declaró «terroristas» a Jarrai, Haika y Segi, se han contabilizado dieciséis operaciones en las que han sido detenidas 158 personas en total sólo en Araba, Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa.

Remarcan que de esos 158 jóvenes, 103 han denunciado haber sufrido torturas y 125 han pasado por prisión. Se están produciendo juicios dobles contra jóvenes a los que se imponen primero seis años de cárcel por pertenecer a Segi y se juzga luego por oras acciones concretas. «Hoy día, algunos jóvenes que están acusados de kale borroka tendrán que hacer frente a `cadenas perpetuas' porque las peticiones fiscales son muy altas, de más de 40 años en algunos casos».

«No podemos olvidar que todos estos casos tienen aspectos comunes -añaden-: La ilegalización de la organización Segi ha sido la principal razón para llevar a cabo estas detenciones, aunque a algunos se les imputen acciones de kale borroka. Las declaraciones conseguidas durante la incomunicación se han convertido en la prueba principal contra ellos. Estos jóvenes eran conocidos en sus pueblos y barrios por su actividad pública, y esa actuación social y política ha sido el argumento para detenerlos. Es decir, a algunos les imputan participar en gazte asanbladak, rechazar el TAV o participar en actividades de los jóvenes independentistas. Y muchos de ellos han aparecido anteriormente en `listas negras' conseguidas a través de otras detenciones».

En la manifestación de Iruñea se reclamará, en resumen, acabar con toda esta estrategia de ilegalización, con los ataques a los derechos civiles y políticos, con la tortura y con la incomunicación que la facilita. Y se reivindicará además que todos los proyectos políticos puedan ser defendidos y materializados en igualdad de condiciones. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo