GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Bidaiei buruzko bideobloga jarriko du abian Euskaltube.com-ek

 

Maddalen LARRINAGA | DONOSTIA

Euskaltube.com-ek bidaiei buruzko bideoblog berria abiaraziko du Interneten, Tokitan.tv webgunean. 32 atal izango ditu eta lehenengo denboraldia hilabete honen amaieran prest izatea espero dute.

Bidaiatzeko era desberdinak ikusteko aukera emango du proiektu berriak, hala nola, belaontziz Grezian barrena eta errepidez Marokon barrena egindako bidaiak. «Bidaiari txikientzako, abentura handiak» izango direla diote webguneko arduradunek.

Horrez gain, jendearen parte hartzea bultzatu nahi dute eta bidaien bideoak bidaltzeko gonbidapena egin dute Twitter eta Facebook sareen bidez.

«Gu ez gara superheroiak, baina guk ere izan ditzakegu geure abenturatxoak», esan du Haritz Rodriguez Euskaltube.com guneko administratzaileak.

Astero bost minutuko atal berri bat ikusteko aukera izango dute ikusleek. Saio bakoitza Tokitan.tv-ren webgunean aste hasieran ipintzea dute pentsatuta.

Dagoeneko aurrerakina ikusgai dago Interneten, proiektuaren nondik norakoak ikusi ahal izateko, eta, horrez gain, Facebook gizarte sarean ere badute txokoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo