GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Marka saiakerak Aia eta Mutriku

Irigoienek, Lertxundik eta Magunazelaiak beren helburuak dotore bete dituzte

p038_f02_30723.jpg

J.L.

Irigoienek, Lertxundik eta Magunazelaiak marka berriak ezarri zituzten atzo. Aimar Irigoienek, gainera, bi marka egin zituen Aian, eta berriro ere bere maila agerian utzi zuen.

Lehenengo, 175 kiloko zilindro zaharrarekin aritu zen hiru minututan, eta orain arte inork egin ez duena egin zuen, izan ere, hamar aldiz jaso zuen harria bizkar gainera. Dudarik gabe, lan bikaina izan zen errezildarrak harri zail horrekin egin zuena.

Hor ez zen, ordea, amaitu bere lana, izan ere, gero 150 kiloko zilindro zaharra izan baitzuen aurrean, eta oraingoan bost minutuko txanda zuen lanean aritzeko. Txundituta utzi zituen denak harria 26 aldiz jasota. Marka handi bat egin zuen Errezilgo harri-jasotzaileak, apurtzen erraza ez den horietakoa.

Atzokoa, ordea, marken eguna zen, eta ez ziren marka saiakerak hor amaitu. Unai Lertxundi ere aritu zen Aian, eta honek egindako lana ere bikaina izan zen. 177 kiloko kubikoa izan zuen aurrean eta bost minutu izan zituen lanerako. Honek ere marka pertsonal oso ona egin zuen, hiru aldiz berdindu baitzuen harria bizkarraren gainean.

Goizean, berriz, Urdax Magunazelaia aritu zen Mutrikun, Olatz auzoan. 12 urteko harri-jasotzaile gazte honengan itxaropen handiak daude jarrita, eta atzo ere erakustaldi bikaina egin zuen. Bost minututan hiru aldiz jaso zuen harria, baina gehiagorako ere gai zen, hirugarren bat ustela izan baitzen. Honela jarraituta, honek ere etorkizun handia izango du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo