Ane Piratak eta lagunek itsaso zabalean zain dituzte beste hainbat abentura
GARA | DONOSTIA
Mitxel Murua editore eta idazlea Pirritx, Porrotx eta Marimototsen laguna da eta haien abenturetan parte hartzen du. Ane Pirataren barkuko tripulazioan sartzeko eskaria egin zuen, eta kontalariaren eginkizuna izendatu zioten; bere egitekoa, piraten abenturak kontatzea. Hortik sortu da «Pirata ausartak» (Elkar) liburua, itsaso zabalean biziko duten abentura mordoa biltzen dituena.
Ane Piratak enkargu bat eman dio Patakoni: Pirritx, Porrotx, Marimotots eta tripulazioko gainontzeko kideak marinel eta pirata bihurtu behar ditu lehenbailehen. Irten dira barku pirata batean, eta bere lehenengo abentura bizi izan dute itsaso zabalean. Baina ez da samurra izan inorentzat. Patakon bihotz handiko pirata da, jatorra eta alaia, beti laguntzeko prest dagoena, baina barku piratan doanean, kontuz!, txantxa gutxi berarekin.
Julen Tokeroren marrazkiez hornitutako ipuin berri hau 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. Salneurria, 8 euroan.