GARA > Idatzia > Kirolak

Jaia Euskal Selekzioaren XII. Eguna, Oñatin

«Kolorez margoturiko eguna», errealitate grisari gaina hartuz

Antxintxiketan taldeari esker, Euskal Herriko 10.000 metroko lasterketa egin zuten atzo, ESAITentzat egun berezi eta garrantzitsuan.

p050_f01_111x111.jpg

Arnaitz GORRITI

ESAIT eta bere aldarrikapenak asteon sarritan izan dira jendearen ahotan. Euskal selekzioen ofizialtasuna egia izan dadin pausoak eskatzen edota kontrako bidean harturiko erabakiak deitoratuz eta salatzen, egunerokotasunaren grisean murgildurik azaldu dira iritzi talde honen kideak, aldeko eta kontrako iritziko jende eta kolektiboen ingurumarian nahasirik.

Alabaina, Oñatin atzo grisa alde batera uzterik izan zuten, bai, ESAITeko kideek, baita bertoko plaza nagusira hurbilduriko ehunka lagunek ere, Euskal Selekzioaren XII. Egunean. Koloreak, eguraldi onaren alaitasun argiak, eguzkiak gorrituriko aurpegiak, besoak, zangoak... ESAITen txosnan salgai jarri ziren kamiseta berde, gorri, zuriak... Antxintxiketan kirol elkartearen -horrela esaten diote Oñatin «lasterka egiteari»- kamiseta zuriak luzitu zituzten eskola umeek eta Euskal Herriko 10.000 metroko lasterketan parte hartu zutenek... koloreak, kolore biziak izan ziren eguneko protagonista, giro alaia eta ofizialtasunaren aldarrikapenaren seriotasuna uztartuz goizean goizetik hasita.

Ohi baino puntualtasun handiagoz ekin zioten atzoko Euskal Selekzioaren aldeko Egunari, 10.30ak ia puntuan txalapartaren soinuaz altxatu baitzituzten ikurrina eta ESAITen bandera. Jarraian, Oñatz, Oñatiko dantza taldeak agurra eskaini zuen. Gero, Oñatiko bertso eskolako bi kidek egunari hasiera eman zioten eta Lourdes Idoiaga alkateak hitza hartu zuen, «administrazio baten barruan Euskal Herri osoa» batzeko eta atzokoa lako egunak «kiroletara ez mugatzeko» itxaropena azalduz.

Egun garrantzitsu eta berezia

Hitzaldi xume bezain itxaropenez betea egin zuen Itziar Arratibelek berak ere. «ESAIT duela 15 urte sortu genuen eta 1999az geroztik, Oiartzunen hasita, Euskal Herriko herrialdeetako batean antolatzen dugu Euskal Herriko selekzioen eguna. Aitortu behar dugu, ekimen guztien artean, gure agendan euskal selekzioen eguna kolorez margotutako eguna izaten dela, oso garrantzitsua delako». Garrantzitsua ez ezik, atzokoa «berezia» ere bazela onartu zuen Arratibelek, «lehengo aldiz Euskal Herriko 10.000 metroko lasterketa jokatuko delako, eta azkar esaten bada ere, hitz hauek handiak dira guretzat».

«Askotan aldarrikatu du Euskal Herria zazpi herrialdez osaturiko nazioa dela eta horregatik, nazio izaera duten Euskal Herriko Txapelketak antolatu behar direla. Zorionez, Antxintxiketan kirol elkarteari esker, errealitate bihurtuko da», gaineratu zuen ESAITeko presidenteak, Antxintxiketan elkarteari eta Oñatiko Udalari «eskerrik beroena» azalduz.

Errealitate grisa kolorez margotu zen Oñatiko plazan, Euskal Herriko selekzioaren aldeko koloreak, hain justu.

jende andana

Oñatiko udaletxe aurreko plazan makina bat jende bildu zen atzo goizean. Herritar pila bat, bere seme-alabekin, eguraldiaz, jaiaz eta kirol probekin gozatzen.

ametsa eta egia

Euskal Herriko 10.000 metroko lasterketa ESAITek bultzatzen dituen «txapelketa nazionalen» eredua da; ametsa egia bihurtzen den adierazle.

Masiva participación durante toda la jornada

Víspera del día del domingo de Corpus Christi, Oñati estaba de fiesta, y como tal vivió el XII día de las selecciones vascas. Tanto en las pruebas atléticas, como en la antología de deportes tradicionales vascos, la participación y el buen ambiente fue el denominador común, todo ello gracias al enorme esfuerzo organizativo de la asociación Antxintxiketan. Otro de los momentos con mayor éxito fue el de las finales de pelota de la cuenca del Deba, que se celebraron a media tarde, hacia las 16.30.

Como viene siendo habitual, esta jornada en favor de la oficialidad de las selecciones vascas tuvo su parte menos deportiva y más puramente festiva, tanto en la comida popular que tuvo lugar al mediodía, como en la actuación vespertina del payaso Porrotx, y, por supuesto, en la romería que el grupo Trikizio ofrecería a modo de fin de fiesta tras la entrega de premios de la carrera de 10.000 metros de Euskal Herria. Por lo demás, tampoco faltó el buen humor en la txozna de ESAIT, mientras se afanaban en la venta de camisetas y demás, en una nueva jornada lúdico-reivindicativa. A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo