GARA > Idatzia > Kultura

Eszenak

Bazkari-erromeria eta nobedadeak, Durangoko Dantzazale Egunean

GARA | DONOSTIA

Durangoko Plateruena kafe antzokian Dantzazale Eguna 2010 ospatuko dute bihar eguerdian, bazkari-erromeria eta guzti. Aurten, gainera, Aiko taldearen lan berria aurkeztuko da, «Urraska. Dantza jauziak Sagasetaren bidetik - A New Recording of the Basque Jauziak Dances Collected by Sagaseta» izenekoa, alegia. Aiko taldeak egin eta Nevada-Renoko (AEB) Eusko Ikaskuntzen Zentroak (Center for Basque Studies) argitaratu duen lan honek hainbat osagai ditu, hots, liburua, CD bikoitza, DVDa eta dantza-pausoen urrastegia. Dantza tradizionalaren zaleentzat interesgarria da oso, 70eko hamarkadan Miguel Angel Sagasetak Luzaide inguruan bildutako jauzien errepertorio osoaren interpretazio musikala eskaintzen baitu lan honek. Hitzordua eguerdiko ordu bietan izango da eta bazkaria (aldez aurretik ordaindu behar da; gaur azken eguna) 30 eurotan jarri dute. Argibide gehiago: www.aikotaldea.com.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo