GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Bittor Hidalgo Eizagirre | Donostia

Iritsi da gure Real Sociedad-i ere euskal izena emateko garaia

100-101 urte, izen espainola bizkarrean. Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.200.000 euro jarri ditu (erraz esaten da), besteak beste, «Gipuzkoa euskararekin bat» leloa urtebetez erakusteko elastikoetan.

Eman diezaiogun bide batez euskal izena gure taldeari. Txuri-urdinak? Donostia? Gipuzkoa? Erreala? Elkarte Erreala? Erret-Elkartea? Antola dezagun lehiaketa irekia gure taldeari euskal izena emateko aurrerantzean. Gipuzkoatik euskararekin bat. Oraintxe dugu garaia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo