AIRE-KONTROLATZAILEAK GREBAN
Gorabehera handiak aurreikusi dituzte Biarriztik Pariserako hegaldietan
Gaur gorabehera handiak izango dira Estatu frantseseko aireportuetan aire-kontrolatzaileek deituriko greba dela medio. Biarrizkotik Pariseko Roissyrako hegaldien %50 bertan behera geratuko dira, eta Orlyrakoen %20. Europako aire-eremua berrantolatzeko asmoak eragin du protestaldia. CGT, CGC, FO, CFDT eta Unsa sindikatuek egin dute gaur gaueko 24.00k arteko greba deia, baina SNCTAk, esparru horretako sindikatu nagusiak (54%) ez du bat egin deialdiarekin. Azken zazpi hilabeteotan hirugarren lanuztea dute. Erreformarekin funtzionario publikoaren estatusa galtzeko beldur dira sindikatuak eta ez dute onartzen «gobernuaren inposatzeko era». «Fusio» baten ordez, «kooperazio» sistema hobesten dute.