GARA > Idatzia > Kultura

BARKOXE

Bigarren Mundu Gerrako giroa erakutsiko du «Xahakoa» pastoralak

Datorren uztailaren 25ean «Xahakoa» pastorala jokatuko da Barkoxen, bertakoa zen Alexis Etxekopar Attuli idazlea omentzeko. Bigarren Mundu Gerrako giroa berreskuratuko duen ikuskizun honek gainera, lehen aldiz aurtengo pastoralek erakutsiko dituzten jantziak ikusteko eta kantuak entzuteko parada eskainiko du, horien artean idazleak berak idatzitako abestiak. Oroituko diren gerra gertakarien artean, Attuliren belaunaldikoek gazte zirela ezagutu zutena: alemanen okupazioa, barkoxtar gazte baten fusilamendua, erresistentzia, mugalarien isilpeko lana eta gerra osteko bizimodua eramanen dituzte horrenbestez oholtza gainera. Berrikuntza gisa, aurtengo honetan hiru aldiz eramango da jendaurrera pastorala, eskuarki bi agerraldi izaten baitira. Hala, hilaren 25ean (15.30ean), 31n (21.00etan) eta abuztuaren 8an (15.30ean) izango da pastorala ikusteko aukera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo