GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Pirinioetara gerturatu diren euskal herritarrek zaletasunaren alderdirik zintzoena erakutsi dute

Toki gutxitan dago euskal herritarrek txirrindularitzarekiko duten zaletasunaren antzekorik. Jakina, estatu handiek milaka pertsona -eta milioika euro- mugitzen dituzte kirol honen inguruan -eta, modaren arabera, baita beste hainbat kirolen inguruan ere-. Baina lurralde honetan, den bezain txikia izanik gainera, kirol zehatz horrekiko dagoen zoramen puntua toki gutxitan ikus daiteke. Tourra txirrindularitzaren probarik ospetsuena izanik eta Euskal Herritik hain gertu pasatuta, Pirinioetan euskaldunek antolatu duten festa ikusgarria izan da. Euskal zaleentzat aurtengoa urte berezia izan da arrazoi ugarigatik: euskaldunen parte-hartze handia dago Tourrean; Samuel Sanchezek podiumerako aukera asko dauzka; Pirinioetan lau jardunaldi izan dira aspaldiko partez... Ondorioz, Pirinioak hartu eta ikurrinak eskuetan kirolaz eta giroaz gozatu dute. Une batzuetan jendarmeak Rodolfo Aresen esanetara zeudela iruditu arren, grina handiz eta ESAIT bezalako ekimenen esfortzuarekin, Pirinioen magalean herri bat dagoela erakutsi diote munduari zale horiek. Txirrindularitza, besteak beste, maite duen herri bat. Etapa hau irabazi dutela erakutsi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo