GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Beñi Agirre Euskara irakaslea

«¡Malditos historiadores!»

Historialari madarikatuak! Hori esaten dute hezkuntza arautua eta unibertsitateko karrera amaitu ondoren, curriculum ofizialetik kanpo, gu nafarron historiaz zerbait irakurtzen hasten diren gazteek: madarikatuak, gezurra gezurraren gainean besterik ez digute-eta esan.

Ez dute arrazoirik falta. Euskaraz zein gaztelaniaz gure eskola eta unibertsitateetan oro har kontatzen den historia historia ofiziala da, espainiarren eta frantziarren egungo egitura justifikatzeko neurrira egindako istorio sorta alegia. Hezkuntza arautua amaitu ondoren jakin izan ohi dugu baskoien habitat edo lurralde zabal honetan berezko kultura eta hizkuntza ez ezik egitura politiko, ekonomiko eta juridiko propioak ere izan ditugula; gureak, propioak, nafar Estatuan bilduak, Europaren eta munduaren aurrean herri bezala geure burua azaltzea ahalbidetu izan dutenak, eta horiek guztiak, auzo estatuek bortxaz suntsituak izan direla. Non egiten da historia erreal horren kontaketa?

Herritarrok gure historia ezagutzeko dugun eskubidea aldarrikatzeaz gain, profesionalen arteko eztabaida sakona falta zaigu. Onartezina da herri honek gaur egun sufritzen duen mendeko egoeraren jatorria berdinen arteko paktuaren ondorioz dela esatea. Gure artean ezkutuan gorde nahi den arren nazioarteko mundu akademikoan gauza jakina da Euskal Herriak gaur egun pairatzen duen zatiketa eta instituzio nazional propioren gabezia inbasio ekintza baten ondorioz dela.

Agian, irailean egitekoa den Euskal Herriko Historialaren I. Kongresua izan daiteke honetaz eztabaidatzeko foro aproposa. Konta diezagutela ezagutzen dutena, denok jakitun izan gaitezen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo